Ainara Maya: Zorionak Euskal Herria! Zer moduz zaude?
Ni Txekiar Errepublikan nago laugarren urtez, arrazoi berezirik gabe, euskara eta euskal kultura zabaltzen unibertsitatean, baina arrazoi berezirik gabe, ez bainaiz hona etorri maitasunagatik edo askatasunagatik. Europaren bihotzean segitzen dut bizirik, taupadaka, bihotz minez, maiteminez bakarrik, eta Euskal Herri osoa ene itxaropen ahulezko bihotzean. Euskal Herriak aste honetan berri on bat jaso duen bezala, jasoko al du datorren astean ene bihotzak berri onen bat? Ez dut Euskal Herriko bihotzeko lagunen berri, ez dakit gaixorik edota lanpetuegi dabiltzan euren berri neuri emateko, baina espero dut ongi egotea. Nik hiru urte hauetan erantzunik gabeko eskutitzak eta postalak igorri dizkiet, baita posta elektroniko ugari ere. Espero dut ongi egotea, eta laster elkar ikustea, abenduan. Ene bihotzeko lagun, idatziko al diogu Idoia lagunari presondegira eskutitza, ala laster ateratzen denerako besta handi bat prestatuko al dugu? Espero dut ETAk zabaldu duen itxaropen-izpi honek Euskal Herria pixka bat argitu duen bezala, Espainia, Frantzia, Europa eta mundu osoa argitzea, izan ere mundu honetan gerra gehiegi baitaude zabalik. Neure barneko gerra oraindik ez da eten, eta bizi naizen artean hala izanen dela susmatzen dut, ala, ene bihotzeko txistu isila? Espero dut ene bihotzeko lagun poeta oiartzuar lore-kapulua zoriontsu egotea, aita izan delakoz, eta espero dut ene bihotzeko txistu [...]
Ni Txekiar Errepublikan nago laugarren urtez, arrazoi berezirik gabe, euskara eta euskal kultura zabaltzen unibertsitatean, baina arrazoi berezirik gabe, ez bainaiz hona etorri maitasunagatik edo askatasunagatik. Europaren bihotzean segitzen dut bizirik, taupadaka, bihotz minez, maiteminez bakarrik, eta Euskal Herri osoa ene itxaropen ahulezko bihotzean. Euskal Herriak aste honetan berri on bat jaso duen bezala, jasoko al du datorren astean ene bihotzak berri onen bat?
Ez dut Euskal Herriko bihotzeko lagunen berri, ez dakit gaixorik edota lanpetuegi dabiltzan euren berri neuri emateko, baina espero dut ongi egotea. Nik hiru urte hauetan erantzunik gabeko eskutitzak eta postalak igorri dizkiet, baita posta elektroniko ugari ere. Espero dut ongi egotea, eta laster elkar ikustea, abenduan. Ene bihotzeko lagun, idatziko al diogu Idoia lagunari presondegira eskutitza, ala laster ateratzen denerako besta handi bat prestatuko al dugu?
Espero dut ETAk zabaldu duen itxaropen-izpi honek Euskal Herria pixka bat argitu duen bezala, Espainia, Frantzia, Europa eta mundu osoa argitzea, izan ere mundu honetan gerra gehiegi baitaude zabalik. Neure barneko gerra oraindik ez da eten, eta bizi naizen artean hala izanen dela susmatzen dut, ala, ene bihotzeko txistu isila?
Espero dut ene bihotzeko lagun poeta oiartzuar lore-kapulua zoriontsu egotea, aita izan delakoz, eta espero dut ene bihotzeko txistu isilak berriro ere «Ich liebe Ain edo maite zaitut, Ainara» erran diezadala berriro, begiradaren irribarreaz, begietara begira zintzo jokatuz.
Espero dut maite nauzuen, maite ditudan guztiok, eta gainerako irakurle eta ez irakurle guztiok ongi egotea, itxaropentsu, maitasunez beterik, elkartasunezko besarkada batean bildu gaitezen.
Espero dut Espainiak eta Frantziak dagokien moduan erantzun diezaiotela piztu berri den itxaropen-izpi honi, oraingoz ez baitute egin eta denok dakigu Sarkozy ere aita izan dela, Giulia neska zoragarriaren aita, zorionak zuri, Nikolas!
Espero dut laster Euskal Herria libre eta independente batean ene txistu isilarekin egotea, maitasunez. Ene familia osoarekin urteberriarengatik topa egitea eta 2012a denontzat ona izatea, 2012an bai! Nahiz eta badakidan mundu honetan orain arte batzuk zoriontsu izateko beste batzuk zoritxarreko izan behar genuela, batzuk aberatsak izateko beste batzuk pobre, denon maitasunaren indarrarekin lortuko dugu mundu hobeago bat, ala? Uste duzu ameslari bat naizela?
Bildu gaitezen, arren, mintza, hitz egin, begietara begira zintzo jokatuz, eta elkarri eskua eman behingoz eta betiko aske izan dadin Euskal Herria eta Euskara. Eta nire bihotz min honetatik, atzerri min honetatik, amodio/desamodiozko bakardade honetatik heldu nazazue eskutik, arren, Ainara zauritu hau amildegira eror ez dadin, arren.
Ainara Maya. Brno (Txekiar Errep.)