2011/10/25

Urriko ohiko udalbatzarra bihar egingo dute

Urriko ohiko udalbatzarraren harira, bihar bilduko dira zinegotziak, 19:00etan, udaletxean. Oiartzungo Udalaren eta Juan Mari Beltranen, eta udalaren eta Jose Angel Torresen arteko hitzarmenak onartzea eta udal ordezkarien izendapena landuko dute beste...

admin

Alokairu sozialeko etxebizitzetan izena emateko epea ireki dute

Muliateko alokairu sozialeko 25 etxebizitzetan izena emateko epea azaroaren 30 arte irekita egongo da. Horiek, babes ofizialeko beste 170 etxebizitzekin eraikitzen ari dira, Muliateko 6. blokean. Baina kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko dituenez, eskaerak Etxebiden egin behar dira. Prozesua erraztu nahian, Internet bidez ere (www.etxebide.info webgunean) izena emateko aukera dago. Zozketa 2012ko udatik aurrera egingo dute. Baina ez dira horiek Muliaten eskainiko dituzten alokairu sozialeko etxebizitza bakarrak izango. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, Muliaten eraikitzeko geratzen diren 65 etxebizitzetan eta legealdi honetan martxan jarri nahi duten Presa-Damarri promozioko beste 165 etxeetatik “ahal den guztia alokairu sozialera bideratu” nahi dutela iragarri baitu. Kerejetaren arabera, ordea, “udalak ez du hori egiteko gaitasun ekonomikorik, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak kontuak egin beharko ditu alokairura zenbat bideratu daitezkeen zehazteko”. Etxebiderekin baldintzak Hala ere, oraingoz, Muliateko 25 aurreneko alokairu sozialeko etxebizitzetarako izena eman daiteke. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak joan den martxoan sinatu zuten hitzarmenean adostutako baldintzen arabera, eskatzaileek urtean 3.000 eta 25.000 euro arteko diru sarrerak aitortu beharko dituzte aurtengo errenta aitorpenaren bidez, hau da, 2010 urteko diru sarrerak oinarri hartuta. Era berean, Hondarribian 2009a baino lehen erroldatuta egotea eskatzen diete interesdunei. Alokairuzko etxebizitza horiek bost urterako emango dituzte, eta bost urtean behin familia onuradunaren egoera ekonomikoaren [...]

admin

Haurrentzako ipuin kontakizuna, etzi

Ostegunero moduan, haurrentzako ipuinak kontatuko dituzte etzi (osteguna) haurren liburutegian, Xenpelar Etxean. Oraingoan, Kamishibai-ren txanda izango da. Kontakizuna 18:00etatik 18:45era egingo dute.

admin

Lizarraldek puntuazio dantzaren arabera egingo du aurrera

Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Beñat Gaztelumendi izan zen herenegungo Villabonako final-laurdenean puntu gehien batu eta finalaurrekoetarako txartela ziurtatu zuena. Gainontzekoak puntuazio dantzaren arabera pasatuko dira aurrera, tartean ...

admin

Lana eraginkortasunez bilatzen jakiteko ikastaroa El Espazio bulegoan

Bidasoa Bizirikek Lana eraginkortasunez bilatzea: Gara ezazu zure lanbide ibilbidea goiburuko tailerra antolatu du biharko eta etzirako, Etorkizuna duten Lanbideen El Espazio bulegoan, 15:45etik 18:45era. Ikastaroaren helburua langabeak hezitzea da, enplegua eraginkortasunez bilatzen jakin dezaten, lan eta lan helburuak identifikatuz eta kronograma pertsonalizatu bat ezarriz. Ikastarorako El Espazio bulegoan bertan eman daiteke izena (Anaka kalea, 27), edo 943 63 31 60 telefono zenbakian. Informazio gehiago behar izanez gero, bisitatu www.elespazio.com webgunea. Azaroan informatika ikastaroa Horrez gain, Bidasoa Bizirikek jakinarazi du azaroaren 8tik 18ra Informatikako hastapena ikastaroa emango dutela, ordenagailuak erabiltzen hasi nahi duten pertsonentzat. 12:00etatik 14:00etara egingo dute egunero, lanegunetan.  

admin

Azaroaren 4an eta 8an eginen dute gripearen aurkako txertaketa zaharrentzat

Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak jakinarazi duenez, gripearen kontrako txertoa jaso nahi duten 60 urtetik gorako hendaiarrek Aizpurdi karrikako Denak Lagun etxera joan behar dute azaroaren 4an, ostiralarekin, edo 8an, asteartearekin. Bi egun horie...

admin

Txirrindularitza denboraldia, irratian

Bihar, Oiartzun -irratiko Kirolez blai! saioan txirrindularitza denboraldia aztertuko dute. Mikel Astarloza Euskaltel Euskadiko txirrindularia, Asier Otaegi Astarloza taldeko kidea eta Haimar Zubeldia Radio Shack taldeko txirrindulari usurbildarra izan...

admin

Emakumezko pertsonaiak aztergai literatur tailerrean

Literatur historiako pertsonaia femeninoak aztertuko dituzte aste honetan Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegian. Literatur mintegiak ostegunero egiten dira Ikust Alaia udal liburutegian, 18:00etatik hasita.

admin
Gehiago