Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gaurko Gernikako Akordioaren manifestaziora joateko deia egin dute

admin
Bidasoa
2011/10/22
Gernikako Akordioak manifestazioa antolatu du gaurko Bilbon, eta hara joateko autobusak prestatu dituzte Oarsoaldean eta Bidasoan. Ordutegiak beheko zerrendan agertzen da informazio guztia xehe-xehe. Herritarrok ere konponbidea nahi dugu lelopean antolatu dute manifestazioa. Deialdia egin dutenen arabera, euskal herritar gehiengo zabalak konponbidea, bakea eta normalizazio politikoa nahi du. “Bakea eta normalizazio politikoa hain dira garrantzitsuak ezin ditzakegula inoren esku utzi. Herritarrok konponbide prozesu horretan parte hartu nahi dugu”, adierazi dute. Horren harira, Behe Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileek agerraldia egin zuten asteazkenean: akordioaren baliagarritasuna berretsi zuten eta Bilbora joateko deia egin zuten. Bakeak eta normalizazio politikoak “egiazkoak eta edukiz beteak” izan behar du, eta hala, Gernikako Akordioaren edukia ekarri dute gogora; alegia, konponbideak “integrala, demokratikoa, galtzailerik gabekoa eta elkarrizketatua” izan behar duela. Ibilbide horretan ere hainbat mugarri markatu dituzte: preso politikoen egoera hobetzea gaixo daudenak askatuz, Parot doktrina bertan behera utziz, Euskal Herriko espetxeetara hurbilduz, eta prozesuan euren parte hartzea erraztuz; Sortu zein arrazoi ideologikoengatik ilegalizatu dituzten elkarteak legeztatzea; epaiketa politiko guztiak geldiarazi eta pertsonen aurkako jazarpen amaitzea; eta biktima guztien errekonozimendua egitea. Herritarrei, gainera, manifestaziorako deia zabaltzeko eskatu diete, eta horretarako, euren esku jarri dute Gernikako Akordioaren webgunea. Horren bidez, euren herri, hiri edo auzoaren izenaz lagunduta, argazkiak eta bideoak eskegitzea eskatu diete, larunbateko deialdi hori egin duten eragile politiko, sindikal eta sozialek manifestazioa “herritar guztiena” izatea nahi dutelako. Manifestazioa 17:30ean aterako da, Kasillatik. Autobusak Errenteria-Orereta: 15:30ean irtengo da autobusa Panierreko zubitik. Lezo: Autobusa ohiko tokitik aterako da, 15:30ean. Pasaia: Diatik aterako da autobusa Antxon, 15:30ean. Donibanen, autobusa 15:15ean aterako da Meipitik. Oiartzun: 15:30ean aterako da autobusa liburutegi paretik. Hondarribia: Bi autobus aterako dira, 15:30ean, Miramarretik. Irun: Autobusa Bixeratik irtengo da, 15:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.