Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bi mila urte baino gehiago dituzten aztarnak aurkitu dituzte Munttarren

Jaizkibel mendian, Munttarreko zelaian, indusketa arkeologikoak egiten hasi dira, aintzinako herrixkarik bazegoen jakiteko. Xabier Alberdi indusketen arduradunak azaldu duenez, oraingoz aztarnak aurkitu dituzte, hiru arotakoak: Erromatarren garaikoa, Burdin Arokoa eta, agian, Paleolitokoak (10.000 urte baino gehiago lituzketenak). Hiru geruza “argi” daudela ziurtatu du. Orain dela bi urte lehenengo hartu zituzten Munttar zelaian lehenengo laginak. Alberdik azaldu duenez, hainbat faktorek bultzatzen dituzte arkeologoak lagin horiek hartzera: “Datu historikoak daude, alde batetik. Meatzerik edo iturririk baldin badago, normala zen ondoan populazioa egotea, urteetan zenbat eta atzerago egin, naturari lotuago zegoen gizakia. Toponimiak ere pisu handia du, eta geografiak ere”. Munttarren kasuan, gailurrean dagoen ordeka izanagatik, eta babes naturalak edukitzeagatik, aukera handiak zituen aurkikuntza bat egiteko. Hala ere, batzuetan susmo horiek ez dira egi bihurtzen, baina ez da Jaizkibelen kasua izan. Horrela, iaz, Foru Aldundiari baimena eskatu zioten indusketak egiten hasteko, laginean hiru geruza aurkitu zituztelako. Indusketa proiektu hori Lezoko Udalean ere aurkeztu zuten, eta elkarlanerako hitzarmena sinatu zute. “Ea hitzarmen horrek emaitza onak ematen dituen”, espero du Alberdik. Orain arte emandako fruituak, behintzat, onak izan dira. Harrizko perimetro bat aurkitu dute Munttarren, eta etxola baten zola izan litekeena ere. Horrez gain, aro ezberdinetako hainbat lanabes eta ontzi  aurkitu dituzte bertan. Batez ere [...]

admin
Bidasoa
2011/10/20

Jaizkibel mendian, Munttarreko zelaian, indusketa arkeologikoak egiten hasi dira, aintzinako herrixkarik bazegoen jakiteko. Xabier Alberdi indusketen arduradunak azaldu duenez, oraingoz aztarnak aurkitu dituzte, hiru arotakoak: Erromatarren garaikoa, Burdin Arokoa eta, agian, Paleolitokoak (10.000 urte baino gehiago lituzketenak). Hiru geruza “argi” daudela ziurtatu du.Munttarreko indusketak
Orain dela bi urte lehenengo hartu zituzten Munttar zelaian lehenengo laginak. Alberdik azaldu duenez, hainbat faktorek bultzatzen dituzte arkeologoak lagin horiek hartzera: “Datu historikoak daude, alde batetik. Meatzerik edo iturririk baldin badago, normala zen ondoan populazioa egotea, urteetan zenbat eta atzerago egin, naturari lotuago zegoen gizakia. Toponimiak ere pisu handia du, eta geografiak ere”. Munttarren kasuan, gailurrean dagoen ordeka izanagatik, eta babes naturalak edukitzeagatik, aukera handiak zituen aurkikuntza bat egiteko. Hala ere, batzuetan susmo horiek ez dira egi bihurtzen, baina ez da Jaizkibelen kasua izan.
Horrela, iaz, Foru Aldundiari baimena eskatu zioten indusketak egiten hasteko, laginean hiru geruza aurkitu zituztelako. Indusketa proiektu hori Lezoko Udalean ere aurkeztu zuten, eta elkarlanerako hitzarmena sinatu zute. “Ea hitzarmen horrek emaitza onak ematen dituen”, espero du Alberdik.
Orain arte emandako fruituak, behintzat, onak izan dira. Harrizko perimetro bat aurkitu dute Munttarren, eta etxola baten zola izan litekeena ere. Horrez gain, aro ezberdinetako hainbat lanabes eta ontzi  aurkitu dituzte bertan. Batez ere suharrizkoak dira erraminta horiek, eta orduan ere Akitania (“Bordele ingurutik”) eta Urbasatik ekartzen zituztela esan du Alberdik.
Boluntarioak lanean
Enpresa bateko langileak daude bertan lanean, baita bolondresak ere. Hala nola, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko irakasleak daude, baita Albaola elkartekoak. Talde horrek Donibaneko Bixi-Bixi elkartearekin du hitzarmena sinatuta, eta bertako boluntarioak ere lanean ari dira bertan. Pasaiako bi talde horrekin elkarlanean aritzeko arrazoiak azaldu ditu Alberdik: “Itsasoaren ondarea aztertzen dute, eta elkarri laguntzeko ona izan daitekeela uste dugu. Aberasgarria da”.
Izan ere, itsas magalean gotortutako herrixka bat aurkitzea ohikoa ez dela gaineratu du: “Hipotesiak dira oraindik, baina Euskal Herriko kostaldean aurkitutako gisa horretako lehenengo herrixka izango litzateke hau. Kantauri Itsasoan”. Zehaztu duenez, orain arte aurkitutakoen artean hurbilen dagoena Santiagomendikoa da.
Erromatar garaiko arrastoak aurkitzeak garai hartako bizimoduaren «klabeak» eman ditzakeela adierazi du: “Euskal Herriko kostaldean erromatarrek bi hiri sortu zituzten, Lapurdum eta Oiasso. Aztarnategiko objektu horiek garai hartako hasierakoak dira, eta Oiasso bertan egonda, bizimodua nolakoa deskribatu dezake”.
Burni Aroko objektuak zein garaitakoak diren oraindik ez dutela zehaztu esan du. “Zortzirehun urteko aroa da; ez da gauza bera hasierakoa edo bukaerakoa izatea”, argitu du, eta “bukaerakoa bada, aro horren eta erromatarren garaiaren arteko trantsiziokoa izan daiteke hemengo azatarnategia”. Paleolitoa arokoaren informazioa zehazterik ez dute lortu lehenengo lau lan egunetan.
Laborategiko lana
Lehen indusketa horiek datorren astearen erdialdean bukatuko dituztela espero dute. Hala ere, gerora laborategian aztertuko dituzte jasotako laginak.
Hala ere, Munttarreko eremura itzuliko direla baietztatu du Alberdik. “Helburu bat daukagu: eremua zabaltzea, orain indusketa egin dugun tokian sakonago arakatu beharrean”. Hortik aurrera, emaitzak argi dituztenean, Lezon hitzaldiak emateko edota erakusketak jartzeko asmoa dutela iragarri dute.

Munttarren aurkitutako suharrizko lanabesak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.