Urrezko ahotsak
Irungo Ametsa Abesbatzak Burgosko X. Abesbatza Txapelketa Nazionala irabazi zuen asteburuan. Bertan, Espainiako Estatuko beste bost korurekin parte hartu zuten irundarrek, denak maila handikoak, larunbatean eta igandean. Ametsako kideak pozez gainezka daude lortu duten sari garrantzitsuarekin. Fernando Etxepare Gomezek zuzendu zituen ahots irundarrak Burgosen. Abesbatza guztiek derrigorrez abesti bat kantatu behar zuten, Antonio Jose Marinez Palaciosen El molinero. Hiru kantako errepertorioa osatzeko Libera me (Ludovicius Bardos) eta Xauli xauli (Tomas Garbizu lezoarrak konposatua) abestiak hautatu zituzten Ametsakoek. Aukeraketa ona izan zen, zein emaitza eman zuen ikusita. Baina kantak ederrak izanagatik ere, horiek ondo abesten jakin behar da. Irunen, sorpresa Avilako (Gaztela-Leon, Espainia) Amicus Meus, Murtziako (Espainia) Benedictus, Kataluniako Sant Sadurni d’Anoia, Guadalajarako (Gaztela-Mantxa, Espainia) Vocal Kromatika eta Ciudad Realeko (Gaztela-Mantxa, Espainia) unibertsitateko koruak izan zituzten lehiakide irundarrek. Abesbatza horien maila ikusita, garaipena Bidasoko kulturarentzako «oso garrantzitsua» izan dela esan dute Ametsatik, eta horregatik, Burgosen egindakoaz oso harro daude. Hartara, igandean, hainbat zale zituzten zain Irunen bertan Ametsakoek, San Juan plazan, ongi etorria emateko, pankarta eta guzti. Izan ere, Ametsak bost hamarkada daramatza Irunen lanean, eta hiritik kanpo ere bertako kultura ezagutarazteko konpromisoa dute.
Irungo Ametsa Abesbatzak Burgosko X. Abesbatza Txapelketa Nazionala irabazi zuen asteburuan. Bertan, Espainiako Estatuko beste bost korurekin parte hartu zuten irundarrek, denak maila handikoak, larunbatean eta igandean. Ametsako kideak pozez gainezka daude lortu duten sari garrantzitsuarekin.
Fernando Etxepare Gomezek zuzendu zituen ahots irundarrak Burgosen. Abesbatza guztiek derrigorrez abesti bat kantatu behar zuten, Antonio Jose Marinez Palaciosen El molinero. Hiru kantako errepertorioa osatzeko Libera me (Ludovicius Bardos) eta Xauli xauli (Tomas Garbizu lezoarrak konposatua) abestiak hautatu zituzten Ametsakoek.
Aukeraketa ona izan zen, zein emaitza eman zuen ikusita. Baina kantak ederrak izanagatik ere, horiek ondo abesten jakin behar da.
Irunen, sorpresa
Avilako (Gaztela-Leon, Espainia) Amicus Meus, Murtziako (Espainia) Benedictus, Kataluniako Sant Sadurni d’Anoia, Guadalajarako (Gaztela-Mantxa, Espainia) Vocal Kromatika eta Ciudad Realeko (Gaztela-Mantxa, Espainia) unibertsitateko koruak izan zituzten lehiakide irundarrek. Abesbatza horien maila ikusita, garaipena Bidasoko kulturarentzako «oso garrantzitsua» izan dela esan dute Ametsatik, eta horregatik, Burgosen egindakoaz oso harro daude.
Hartara, igandean, hainbat zale zituzten zain Irunen bertan Ametsakoek, San Juan plazan, ongi etorria emateko, pankarta eta guzti. Izan ere, Ametsak bost hamarkada daramatza Irunen lanean, eta hiritik kanpo ere bertako kultura ezagutarazteko konpromisoa dute.


