Patxi Sanz: kirol arrantzaren maitalea
Arrantza zuen maite Patxi Sanz Elorzak. Urte asko pasatu ditu itsaso aurrean, arrainak amuari kosk noiz egingo zain, eta halako batean azkeneko aldiz egin diote kosk. 53 urterekin hil da Sanz. Kaputxinos auzoan bizi zen, eta surf-casting arrantza modal...
Arrantza zuen maite Patxi Sanz Elorzak. Urte asko pasatu ditu itsaso aurrean, arrainak amuari kosk noiz egingo zain, eta halako batean azkeneko aldiz egin diote kosk. 53 urterekin hil da Sanz.
Kaputxinos auzoan bizi zen, eta surf-casting arrantza modalitatean zen espezialista, eta Gipuzkoa zein Euskadiko txapeldun eta txapeldunorde izan zen behin baino gehiagotan. Espainiako txapeldun ere izan zen taldeka. Horrez gain, Espainiako txapelketan ere askotan parte hartu zuen ontzi aingurutua modalitatean.
Lehiatik kanpo, Epaile Batzordeko presidente ere izan en, eta Gipuzkoako eta Euskadiko federazioetan buru belarri lan egin du.
Pasaiako Itsaskirri eta Izkiro klubetako kide izan da lehiatzen ibiltzen zenean.
Errenteriako Udaletik adierazi dutenez, herriak “kirolari handi eta kutuna” galdu du, “lagunen laguna eta arrantza federazioan zeukan tokitik arrantzaren babesle handienetakoa”.