Gasteizko baratzeetara bisita
Udaleko Hirigintza ordezkari Miguel Angel Paezek eta Behemendiko kideek Gasteizko baratze ekologikoak bisitatu zituzten herenegun. Irunen mota horretako baratzeak jartzeko asmoa du udalak, eta Gasteizko esperientziaren berri izan nahi zuten hiriaren ordezkariek, egitasmoa nola landu ezagutzeko. 1998an jarri zituzten Arabako hiriburuan baratze ekologikoak, eta aisia eta ekoizpen ekologikoa sustatzeko helburua dute.