Funtzionario izateko azterketen datak argitaratu dituzte
Lezoko Udalak lau funtzionario postu bete nahi ditu, eta azterketen datak argitaratu dituzte. Jakinarazi dutenez, epaimahaiak hala erabakita, lehenengo proba “azaroaren 1etik 15era egingo dute, Gipuzkoan”. 3. mailako hizkuntza profila ez du...
Lezoko Udalak lau funtzionario postu bete nahi ditu, eta azterketen datak argitaratu dituzte. Jakinarazi dutenez, epaimahaiak hala erabakita, lehenengo proba “azaroaren 1etik 15era egingo dute, Gipuzkoan”. 3. mailako hizkuntza profila ez dutenek egin beharko dute hori.
Bigarren proba, berriz, Bekoerrota kiroldegian izango da, abenduaren 15ean. Goizeko 11:00etan hasiko da hautaketa probaren saio hori.
Lezoko Udalaren webgunean daude jarrita lan eskaintzaren oinarriak, hala nola, onartuen zerrenda, bi azterketen egunak edo epaimahaiaren izendapena.