Badia biziberritzeko hitzarmen berria eskatuko dio EAJk Aldundiari
Pasaiako EAJ taldeko zinegotziek mozio bat erregistratu dute datorren asteazkeneko udalbatzarrera eramateko. Aipatu mozioan Foru Aldundiari hitzarmen berria eskatzen diote “udalerriaren biziberritzea aurrera jarrai dezan”. Aurkeztutako testuan, udaletxeak foru gobernuari konpromiso bikoitz bat exijitzea proposatzen da: lehendik adostutako akordioa mantentzea eta hitzarmen berri bat izenpetzea, EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek zehaztu duenez “Markel Olano buru zen aurreko gobernuak egindako apustua berrituz”. Pasaiako EAJrentzat, “bide luzea geratzen da gure udalerriaren biziberritzea lortzeko”. Diotenez, “aurrera jarraitzeko, beharrezkoa da Foru Aldundiak aurreko foru taldearen esfortzu maila mantentzea”. Jeltzaleen ustez, “Pasaiak, Foru Aldundiarekiko harremanetan, esparru egonkor bat behar du, eta hori lankidetza hitzarmen baten bidez araututa egon behar da”. EAJk lantalde bat osatzea proposatuko du asteazkeneko udalbatzarrean, “udaleko talde ezberdinek osatua, aipatutako hitzarmenak heldu beharko lituzken ekintzak adosteko” .
Pasaiako EAJ taldeko zinegotziek mozio bat erregistratu dute datorren asteazkeneko udalbatzarrera eramateko. Aipatu mozioan Foru Aldundiari hitzarmen berria eskatzen diote “udalerriaren biziberritzea aurrera jarrai dezan”. Aurkeztutako testuan, udaletxeak foru gobernuari konpromiso bikoitz bat exijitzea proposatzen da: lehendik adostutako akordioa mantentzea eta hitzarmen berri bat izenpetzea, EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek zehaztu duenez “Markel Olano buru zen aurreko gobernuak egindako apustua berrituz”.
Pasaiako EAJrentzat, “bide luzea geratzen da gure udalerriaren biziberritzea lortzeko”. Diotenez, “aurrera jarraitzeko, beharrezkoa da Foru Aldundiak aurreko foru taldearen esfortzu maila mantentzea”. Jeltzaleen ustez, “Pasaiak, Foru Aldundiarekiko harremanetan, esparru egonkor bat behar du, eta hori lankidetza hitzarmen baten bidez araututa egon behar da”.
EAJk lantalde bat osatzea proposatuko du asteazkeneko udalbatzarrean, “udaleko talde ezberdinek osatua, aipatutako hitzarmenak heldu beharko lituzken ekintzak adosteko”
.


