Gipuzkoako Kantu Txapelketaren lehen saioan, Gezala goraino

Larunbat arratsaldean jokatu zuten Lezoko Gezala Auditoriumean Gipuzkoako Kantu Txapelketaren lehenengo saioa egin zuten. Aretoa goraino bete zen, parte hartzaileen senideez, lagunez eta beste hainbat kantuzaleez. Bertan, eskualdeko ordezkari bakarrak ...

Larunbat arratsaldean jokatu zuten Lezoko Gezala Auditoriumean Gipuzkoako Kantu Txapelketaren lehenengo saioa egin zuten. Aretoa goraino bete zen, parte hartzaileen senideez, lagunez eta beste hainbat kantuzaleez.Lorea Intxaurrandieta, Gipuzkoako Kantu Txapelketan
Bertan, eskualdeko ordezkari bakarrak hartu zuen parte, Lorea Intxaurrandieta lezoarrak. Etxean ez zen bakarrik aritu, Garazi Agirretxe flauta jotzaile bilbotarra eta Gorka Daggerressa perkusiolari donostiarrak lagundu baitzuten. Lezoarrak konposatutako Faltan zaitut abestia jo zuten Gezalan.
Donostian jokatuko duten finalera sailkatu den oraindik ez daki. Izan ere, txapelketako koordinatzaile Juan Luis Aranburuk adierazi duenez, igande honetako saioaren ondoren jakinaraziko dituzte sailkatuak. «Epaimahaiak puntuak ematen dizkie parte hartzaileei, eta horien arabera sailkatzen dira. Kanporaketa bakoitzeko ez dago kuotarik», adierazi du.
Bergaran izango da igandeko saioa, Zabalotegi aretoan, 18:00etatik aurrera. Gainontzeko parte hartzaileak izango dira bertan. Hortik aterako dira azaroaren 27an Donostian jokatuko duten finalerako hamabi partaideak (hamabost ere izan daitezkeela jakinarazi dute antolatzaileek).
Guztira 26 parte hartzaile dira, eta horietatik hamalauk lehen aldiz hartu dute parte. Gazteak dira gehienak, 16 eta 21 urte bitartekoak, lau izan ezik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.