Umorea nagusi Pasaian
Asteburuan hainbat emanaldi izan dira Pasaian, XXX. Umorezko Antzerki Jardunaldien barnean. Buen Rollitina antzezlana eta Sonrisas de muerte (irudian) emanaldiak izan ziren, esaterako, Antxoko Kultur Etxean, larunbatean. Datorren asteburuan ere jarra...
Asteburuan hainbat emanaldi izan dira Pasaian, XXX. Umorezko Antzerki Jardunaldien barnean. Buen Rollitina antzezlana eta Sonrisas de muerte (irudian) emanaldiak izan ziren, esaterako, Antxoko Kultur Etxean, larunbatean.
Datorren asteburuan ere jarraituko dute jardunaldiek. Honakoa da egitaraua:
Hilak 21
Markeliñe. Uharte ezezaguna. Eskolentzako emanaldia 10:30ean, eta 15:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.
Hilak 22
Ramon Agirre, May Gorostiaga eta Hortzaka. Xentimorik gabe, Klowntakatilu eta Eguzkilore antzezlanak taularatuko dituzte hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean.
Hilak 23
Las Grotesques. Sin balas, 22:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.


