Hezurren kalitatea neurtzen ibiliko dira ostegunean CANen bulegoan
Ostegunean Osteoporosiaren Munduko Eguna da, eta aitzakia horrekin, hezurren kalitatea neurtzen ibiliko dira CAN Nafarroako Kutxako bulegoan (Nafarroa etorbidean dago). Edonork egin ahal izango du dohainik hezurren kalitatea neurtzeko proba hori honako...
Ostegunean Osteoporosiaren Munduko Eguna da, eta aitzakia horrekin, hezurren kalitatea neurtzen ibiliko dira CAN Nafarroako Kutxako bulegoan (Nafarroa etorbidean dago). Edonork egin ahal izango du dohainik hezurren kalitatea neurtzeko proba hori honako ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Hara hurbiltzen direnei bi inkesta egingo dizkiete gaixotasunak herritarrengan uzten dituen arrisku faktoreak baloratzeko, eta baita gaixotasuna edukitzeko zenbateko arriskua duen hautemateko ere.
Ondoren, berriz, prebentzioan oinarritutako hitzaldi bat emango dute egoitzan bertan.