Ereintza liderra da asteburuan Anaitasuna garaitu ondoren
Ereintzako Espainiako Lehen Mailako taldea lider jarri da asteburuan Iruñean Anaitasunaren kontra jokatutako partida irabazi ondoren. Eroso ibili ziren Errenteriakoak partida osoan zehar, hasieran Iruñekoekin nahiko berdinduta izan baziren ere. Atsed...
Ereintzako Espainiako Lehen Mailako taldea lider jarri da asteburuan Iruñean Anaitasunaren kontra jokatutako partida irabazi ondoren. Eroso ibili ziren Errenteriakoak partida osoan zehar, hasieran Iruñekoekin nahiko berdinduta izan baziren ere. Atsedenaldira 12-15 markagailuarekin iritsi ziren azkenik.
Partidaren bigarren zatia, indarrarekin hasi zuten Ereintza taldekoek, eta une batean lortutako hamar golen abantailak lasai aritzeko aukera eman zien bigarren zati osoan zehar. Partida zazpi goleko aldearekin amaitu zuten azkenik, 27-34.
Ereintzako lehen taldeak hiru partida jokatu ditu eta hiruretan lortu du garaipena. Azken garaipenarekin gainera, mailako lidergoa lortu du.
Sailkapenean laugarrena den BM Corrales taldearen kontra ariko dira Ereintzako lehen taldekoak, datorren larunbatean, 19:30etik aurrera, Galtzarabordako Udal Kiroldegian.
Ereintzako Lurraldeko Lehenengo Mailako taldeak ere garaipena eskuratu du asteburuan Leizaranen kontra: 22-30.