Apopako alkatea, Bidasoan bisitan
El Salvadorreko Apopa hiriko alkateak Bidasoa bisitatu zuen joan den ostegunean. Besteak beste, Irungo eta Hondarribiko udaletako (irudian) ordezkariekin izan zen Luz Estrella Rodriguez. Elkartasun hitzarmena dute sinatuta Irunek eta Hondarribiak Apopa...
El Salvadorreko Apopa hiriko alkateak Bidasoa bisitatu zuen joan den ostegunean. Besteak beste, Irungo eta Hondarribiko udaletako (irudian) ordezkariekin izan zen Luz Estrella Rodriguez. Elkartasun hitzarmena dute sinatuta Irunek eta Hondarribiak Apoparekin, eta horren bitartez, lehentasunezko hainbat egitasmo laguntzen dituzte bi udalek El Salvadorreko hirian.