Alabortzaren gaineko parte hartze foroa deitu du udalak gaurko
Donibaneko puntetako Alabortza hondartzaren inguruan zer egin Donibaneko bizilagunekin batera erabaki nahi du udalak. Hori dela eta, parte hartze foroa deitu du gaurko (hilak 18). 17:30ean hasiko da batzarra, udaletxe zaharrean. Aurreko legegintzaldian...
Donibaneko puntetako Alabortza hondartzaren inguruan zer egin Donibaneko bizilagunekin batera erabaki nahi du udalak. Hori dela eta, parte hartze foroa deitu du gaurko (hilak 18). 17:30ean hasiko da batzarra, udaletxe zaharrean.
Aurreko legegintzaldian gai berari lortutako hainbat parte hartze foro egin zituzten, eta Udal Gobernu Talde berriak iragarri duenez, gaurkoa aurretik egin diren parte-hartze foroen jarraipena izango da.