La Anunciata ikastetxeak bi sari eskuratu ditu
Madrileko XVII. San Viator Sarietan bi sari irabazi dituzte La Anunciatako lau ikaslek. Bigarren batxilergoko Leire eta Olatz Iparragirrek Ekologiako Sari Berezia lortu zuten Hezeguneen planktona kate trofikoaren oinarri bezala; Plaiaundi parke ekologikoan ikerketa lanarekin. Beste saria zientzia alorrean eskuratu zuten Andrea Garciak eta Nuria Sanchezek. Bigarren batxilergoko bi ikasle horiek Kotoiak engainatzen digu? Lurra garbitzeko produktuen higienea eta garbitasuna eta bere ondorioak ingurumenean lana aurkeztu zuten. Joan den ikasturtean egin zituzten ikerketa lan horiek eta 485 proiektuen artean saritu dituzte.
Madrileko XVII. San Viator Sarietan bi sari irabazi dituzte La Anunciatako lau ikaslek. Bigarren batxilergoko Leire eta Olatz Iparragirrek Ekologiako Sari Berezia lortu zuten Hezeguneen planktona kate trofikoaren oinarri bezala; Plaiaundi parke ekologikoan ikerketa lanarekin. Beste saria zientzia alorrean eskuratu zuten Andrea Garciak eta Nuria Sanchezek. Bigarren batxilergoko bi ikasle horiek Kotoiak engainatzen digu? Lurra garbitzeko produktuen higienea eta garbitasuna eta bere ondorioak ingurumenean lana aurkeztu zuten.
Joan den ikasturtean egin zituzten ikerketa lan horiek eta 485 proiektuen artean saritu dituzte.


