Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako kanporaketa, gaur, Lezon
Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldia gaur hasiko da Lezon. 18:00etatik aurrera, lehen kanporaketa jokatuko dute Gezala Auditoriumean. Bakarkako, binakako zein taldeko emanaldiak entzuteko aukera izango da. Gipuzkoako kantu txapelketare...
Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldia gaur hasiko da Lezon. 18:00etatik aurrera, lehen kanporaketa jokatuko dute Gezala Auditoriumean. Bakarkako, binakako zein taldeko emanaldiak entzuteko aukera izango da.
Gipuzkoako kantu txapelketaren bi kanporaketetako bat izango da Lezon jokatuko dutena. Bestea, hilaren 23an izango da, Bergaran. Finala, berriz, Donostiako Antzoki Zaharrean jokatuko dute azaroaren 27an.

