Estrataburu baserria: “Eskubideen aldarrikapenak”
Estrataburu baserriko sendiaren salaketa gutuna: Eskubideen aldarrikapenak Non dira edo zeintzuk dira eskubide berdintasunak? Badira urte batzuk gurea egin genuela jabetza bat. Eskritura horietan agertzen denez, lur sailez gain, bertan kokatuta zegoen baserri bat dago, neurriak, tamaina eta dagokion antolamendua edo banaketa. Denbora dezente igaro ondoren, gurasoei baimena eskatu eta baserria berritzeko baimenak edo eskariak egitera animatu gara. Esan behar da baserria lurrera erorita dagoela eta horma batzuk dituela zutik. Gure ezusterako, eta bi pauso eman baino lehen, ezezko borobila entzun genuen. Arrazoia: teilaturik ez daukala baserriak eta, beraz, arau subsidiarioak kontuan izanik, ez dugula eskubiderik baserria berritzeko. Haserrea, inpotentzia, pena, alukeria… eta abar luze bat etorri zitzaizkigun burura. Handik denbora gutxira, gure ezagun batek istripua izan zuela, eta non gertatu zen jakin-minean, bertaratzea bururatu zitzaigun, txango bat aprobetxatuz. Guri halaxe esanda, pabilioi baten proiektua-edo ikusteko asmoa ere bagenuen, baina sekulako ezustekoa hartu genuen. Guk ikusitako hori pabilioi bat egiteko bada… Badirudi bertako baserritarrak lau behi eta zazpi ardi gordetzeko pabilioia egiteko eskaera egin eta baimena lortu duela. Lepoa jokatuko genuke Oiartzunen eraiki diren etxeen erdiak estruktura txarragoarekin egin direla. Baina hori ez da okerrena. Nola liteke guk lehendik zegoen baserri bat berritzeko baimenik ez izatea, eta animalia buru batzuen [...]
Estrataburu baserriko sendiaren salaketa gutuna: Eskubideen aldarrikapenak
Non dira edo zeintzuk dira eskubide berdintasunak?
Badira urte batzuk gurea egin genuela jabetza bat. Eskritura horietan agertzen denez, lur sailez gain, bertan kokatuta zegoen baserri bat dago, neurriak, tamaina eta dagokion antolamendua edo banaketa.
Denbora dezente igaro ondoren, gurasoei baimena eskatu eta baserria berritzeko baimenak edo eskariak egitera animatu gara. Esan behar da baserria lurrera erorita dagoela eta horma batzuk dituela zutik.
Gure ezusterako, eta bi pauso eman baino lehen, ezezko borobila entzun genuen. Arrazoia: teilaturik ez daukala baserriak eta, beraz, arau subsidiarioak kontuan izanik, ez dugula eskubiderik baserria berritzeko. Haserrea, inpotentzia, pena, alukeria… eta abar luze bat etorri zitzaizkigun burura.
Handik denbora gutxira, gure ezagun batek istripua izan zuela, eta non gertatu zen jakin-minean, bertaratzea bururatu zitzaigun, txango bat aprobetxatuz. Guri halaxe esanda, pabilioi baten proiektua-edo ikusteko asmoa ere bagenuen, baina sekulako ezustekoa hartu genuen. Guk ikusitako hori pabilioi bat egiteko bada… Badirudi bertako baserritarrak lau behi eta zazpi ardi gordetzeko pabilioia egiteko eskaera egin eta baimena lortu duela.
Lepoa jokatuko genuke Oiartzunen eraiki diren etxeen erdiak estruktura txarragoarekin egin direla. Baina hori ez da okerrena. Nola liteke guk lehendik zegoen baserri bat berritzeko baimenik ez izatea, eta animalia buru batzuen bitartez makro eraikuntza bat egiteko baimena onartzea?
Ikusi egin behar dira han mugitu diren lurrak eta eraikuntza hark dituen neurriak. Nork ziurtatuko du aipatutako eraikuntza ez dela etxebizitza bihurtuko? Kasu asko daude Oiartzunen. Nork ziurtatuko du animalientzako ez izan eta beste erabilera emango zaiola?
Lotsagarria eta salatzekoa da gaur oraindik Oiartzunen horrelako hanka sartzeak gertatzea. Hanka sartzea bada.
Gu, berriz, gure baserria berritu nahian eta ezinean. Oiartzungo ingurumenari kalte egingo bagenio bezala. Agian baserriaren asmoak utzi, eta hiru behi eta lau ardi erosiko ditugu, gero pabilioi baten baimena eskatu dugu. Hala, etxe berri bati dagozkion neurriak baina askoz handiagoa egin eta kito.
Non daude eskubideak eta denok baldintza berdinetan gaudela aldarrikatzen duten Oiartzungo agintariak?
Egoera horren errudun gu ere bagara, gure botoak zuek jaso baitzenituzten.

