Autoestimu tailerra antolatu dute emakumeentzat Irunen
Aurten ere emakumeentzako autoestimu tailerra antolatzea erabaki du Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Sailak. Ikastaroa azaroan 9an hasiko da, eta datorren urteko otsailean bukatu. Doan izango da. Bi txanda antolatu dituzte, asteazkenero. Goizez, 09:30et...
Aurten ere emakumeentzako autoestimu tailerra antolatzea erabaki du Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Sailak. Ikastaroa azaroan 9an hasiko da, eta datorren urteko otsailean bukatu. Doan izango da. Bi txanda antolatu dituzte, asteazkenero. Goizez, 09:30etik 11:30era. Arratsaldez, 18:00etatik 22:00etara.
Interesa duten emakumeek etzitik hilaren 28 arte dute izena emateko aukera. 010 telefonora deitu behar dute (943 50 51 52 Irundik kanpo deituz gero) edota www.irun.org/mujer webgunean sartu.