2011/10/14

Haurren obesitatea ekiditeko programa martxan

Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute. `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ lelopean, kanpaina honen bitartez haurrengan bizimodu osasungarria bultzatu nahi dute. Txomin Sagarzazu ...

admin

Kontzertua bihar Psilocybenean

Glaukoma Sound System eta Chalwa Band & King Konsul taldeen kontzertua izango da bihar Psylocibenea aretoan gaueko 22:00etatik aurrera.

admin

Gazta lehiaketa egingo dute igandean

Igandean Hondarribian ospatuko dute Idiazabal Gaztaren X. Lehiaketa. Horrela, igandean goizeko 9.00tatik 15.00ak arte baserriko produktuen eta Idiazabal Gaztaren azoka egingo dute. 33 gazta egile izango dira eta San Pedro kalean eskuz egindako produktu...

admin

Ohorezko Erregionalean, Mondragon kontrario

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak Mondragonen kontra jokatuko du bihar 16:30ean, Arrasateko Mojategi zelaian. Oiartzuarrak seigarren postuan daude sailkapenean, hamar punturekin. Denboraldia hasi zutenetik jokatutako bost par...

admin

Itsas Mendiren Gabonetako Loteria salgai jarri dute

Donibaneko Itsas Mendi Kirol eta Kultur Elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri duela iragarri du. Ondoko establezimenduetan eros daiteke: Atari Tabernan (Patxiku), Juandanburu eta Xabiker Harategietan, Irune Okindegian eta Alkartetxean.

admin

Kale Ekintzan, fruituak eta landareak ezagutu

Biharko Kale Ekintzan udazkena izango da protagonista. 6-12 urteko haurrek ibilaldia egingo dute. Ibilaldian, fruituak bilduko dituzte eta landareak ezagutuko dituzte. 16:30ean jarri dute hitzordua Doneztebe plazan. Ondoren, jolasak egingo dituzte eta ...

admin

Brankaren batzarra, hilaren 22an

“Gure historia itsasoak bustia dela badakigu, eta gure memoriak baditu halako akordu zipriztinak, baina bare-bare ondare hori hondora doakigu. Putzura doaz hitzok ere, euskaldunak itsasoak egin gaitu; gure kultura itsasotik dakargu”. Modu horretara aurkeztu dute Branka Itsas Ondarea elkarteko kideek euren asmoa. Finean, itsas ondarea berreskuratzeko ahalegina egingo dute Brankakoek Bidasoa aldean, eta bide horretan lagun izan nahi dutenentzako hitzordua jarri dute, “nola zahar, hala batez ere gazte”: hilaren 22an, 17:00etan, elkartearen lehen batzar nagusia egingo dute, Hendaiako hondartzan dagoen zentro nautikoan. Hondarribitik hasi eta Hendaiaraino, itsasoa eta itsas ondarea maite dutenei deia egin diete Brankakoek biharko batzarrera agertzeko, “Hondarribitik eta Irunera, Biriatutik eta Urruñara, Hendaiara iritsi arte”. Hala, Bidasoa aldeko herriek itsas ondare komuna dutela adierazi dute Branka indartu nahi dutenek: “Nola Hondarribitik hala Hendaiatik, hasi XVI. mendetik eta XVIII. menderaino, belaunaldiak eta belaunaldiak itsasoratu ziren Ternuarako eta Groenlandiarako bidean, auskalo zenbat itsas gizon eta emakume; 300 bat urteko arrantza aroa, 300 kanpaina ur urrunetan”. Hasi dira lanean Brankatik jakinarazi dute biharkoa ez dela elkartearen lehen urratsa izango, aurretik lanean hasiak direla. Hala, ontzi zaharrak berritzen hasi direla jakinarazi dute, «eta artxibo zaharrei hautsak kentzen hasi direnak» ere badaudela aitortu dute. Besteak beste, Maribeltz izena duen batel zaharra eraberritzen [...]

admin

Ongizatearen gaineko hitzaldia antolatu du Laguntasuna elkarteak

hitzaldia antolatu dute ongizatearen gainean gabierrotako jubilatuen elkarteakoek

admin

Beti Ona-Martutene eta Mariño-Touring asteburuko lehiak

Igoera postuetan jartzeko aukera bikaina dauka asteburu honetan Beti Onak Martuteneren kontra. Sailkapenari begiratuta, egoera hobean daude errenteriarrak eta gainera, etxean jokatzea ere izango dute aldeko. Lehia bihar, 16:00etan hasiko da Beraungo fu...

admin

Haurren obesitatea ekiditeko programa martxan

Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren edizioa martxan jarri dute. `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ lelopean, kanpaina honen bitartez haurrengan bizimodu osasungarria bultzatu nahi dute. Txomin Sagarzazu ...

admin

Vitesse, Buffalo, Madeleine eta Addenda taldeak Mogambon

Lau taldek joko dute gaur gauean Moganbon. 21:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 5 euro balio du. Vitesse, Buffalo, Madelaine eta Addenda taldeek joko dute. Sarrerak bertan edota Redribbonmusic webgunean eros daitezke.

admin

Ijitoen Astea egingo dute bederatzigarrenez

Camelamos Adiquerar ijitoen elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, IX. Ijitoen Astea egingo dute, astelehenetik larunbatera. Lau egunetarako dituzte prestatuta ekintzak, baina egun handiena, azkenekoa, larunbatera, izango da. Horien artean, EPLE...

admin
Gehiago