Beti Ona-Martutene eta Mariño-Touring asteburuko lehiak
Igoera postuetan jartzeko aukera bikaina dauka asteburu honetan Beti Onak Martuteneren kontra. Sailkapenari begiratuta, egoera hobean daude errenteriarrak eta gainera, etxean jokatzea ere izango dute aldeko. Lehia bihar, 16:00etan hasiko da Beraungo fu...
Igoera postuetan jartzeko aukera bikaina dauka asteburu honetan Beti Onak Martuteneren kontra. Sailkapenari begiratuta, egoera hobean daude errenteriarrak eta gainera, etxean jokatzea ere izango dute aldeko. Lehia bihar, 16:00etan hasiko da Beraungo futbol zelaian.
Touringek, berriz, aurreko asteburuko porrotaren ostean, irabaztera aterako beharko du. Hala ere, Mariñokoek ez diete errenteriarrei gauzak erraz jarriko, sailkapeneko laugarren postuan baitaude, bost partidetatik lau irabazita. Partida bihar izango da, 17:30ean, Irungo Ugalde futbol zelaian.

