Landalur azoka izango da etzi hainbat berritasunekin
Hiri gunea eta landa gunearen arteko harresia hautsi asmoz, zazpigarrenez egingo dut etzi Landalur Azoka Errenteria-Oreretan, udalak eta Behemendi elkarteak antolatuta. Gamon Zumardian jarriko dituzte erakustokiak goiz osoz: 10:00etatik 13:00etara. Aurten hiru berritasun nagusi izango dira: Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolate jatea egingo dute, haurrentzako herri kirolak, eta azkenik, bisita bat izango dute: Irrien Lagunena. Hango pertsonaiak lagun dituztela, ingurumen heziketarekin lotutako ekintzak egingo dituzte: marrazketa, tailerrak… Guztira, lau gune izango ditu azokak: baserriko produktuen salmenta, abereen erakusketa, Ingurumen Sailaren erakusketa, eta perretxikoen erakusketa. Errenteriako baserrietan ekoizten dituzten produktuak izango dira guztiak. Horrez gain, Egiluzeren eskutik, sagardoa egiteko prozesua nola egiten den ezagutu ahal izango da. Egitaraua: 10:00-14:00: Txalapartarekin deialdia. Errenteriako Landalurraren VII. Azoka Gamon Zumardian, baserriko produktuen salmenta eta abere erakusketa. 11:00: Errenteria ekoiztutako kalitatezko produktuen dastaketa: Eusko Labeldun tomatea, LumaGorri baserriko oilaskoen haragia, taloak, Egiluze sagardotegiko sagardoa eta Idiazabalgo Jatorri Izena duen gazta dastatzeko aukera. 10:30-13:30: Sagardoa egiteko prozesua ikusi ahal izango da Egiluze Sagardotegiaren eskutik. 17:00-19:30: Baserriko produktuen salmenta, Gamon Zumardian. 18:00: Txokolate jatea haurrentzat, Basasoro baserriko behi esnearekin. Egunean zehar: Errenteriako dultzainero, txalapartari, trikitilari eta txistulariak, Errenteriako Landa Garapena eta Ingurumena erakusketa, perretxiko erakusketa.
Hiri gunea eta landa gunearen arteko harresia hautsi asmoz, zazpigarrenez egingo dut etzi Landalur Azoka Errenteria-Oreretan, udalak eta Behemendi elkarteak antolatuta. Gamon Zumardian jarriko dituzte erakustokiak goiz osoz: 10:00etatik 13:00etara.
Aurten hiru berritasun nagusi izango dira: Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolate jatea egingo dute, haurrentzako herri kirolak, eta azkenik, bisita bat izango dute: Irrien Lagunena. Hango pertsonaiak lagun dituztela, ingurumen heziketarekin lotutako ekintzak egingo dituzte: marrazketa, tailerrak…
Guztira, lau gune izango ditu azokak: baserriko produktuen salmenta, abereen erakusketa, Ingurumen Sailaren erakusketa, eta perretxikoen erakusketa. Errenteriako baserrietan ekoizten dituzten produktuak izango dira guztiak. Horrez gain, Egiluzeren eskutik, sagardoa egiteko prozesua nola egiten den ezagutu ahal izango da.
Egitaraua:
10:00-14:00: Txalapartarekin deialdia. Errenteriako Landalurraren VII. Azoka Gamon Zumardian, baserriko produktuen salmenta eta abere erakusketa.
11:00: Errenteria ekoiztutako kalitatezko produktuen dastaketa: Eusko Labeldun tomatea, LumaGorri baserriko oilaskoen haragia, taloak, Egiluze sagardotegiko sagardoa eta Idiazabalgo Jatorri Izena duen gazta dastatzeko aukera.
10:30-13:30: Sagardoa egiteko prozesua ikusi ahal izango da Egiluze Sagardotegiaren eskutik.
17:00-19:30: Baserriko produktuen salmenta, Gamon Zumardian.
18:00: Txokolate jatea haurrentzat, Basasoro baserriko behi esnearekin.
Egunean zehar: Errenteriako dultzainero, txalapartari, trikitilari eta txistulariak, Errenteriako Landa Garapena eta Ingurumena erakusketa, perretxiko erakusketa.

