Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zergak eta tasak igo, baina laguntzak izango dira egoera okerrenean daudenentzat

Egoera ekonomikoak baldintzatutako zerga ordenantzak proposatu ditu gobernu taldeak. Udal zerbitzuaren kalitateari euste aldera, salbuespenak salbuespen, KPIaren araberako (%3) igoera proposatu dute zerga eta tasetan, baina era berean, diru laguntzak izango dira diru sarrera mugatuak dituztenentzat. OHZ Ondasun Higiezin gaineko Zergetara, zaborretara eta urera egongo dira zuzenduta, eta horien batez bestekoaren %70 udalak ordainduko du, eta %30a ordaindu beharko dute. Zehazki, diru sarrerak bermatzeko eta laneko diru sarrerak osatzeko errentak jasotzen dituztenei zuzenduta egongo da. Gaur aurkeztu diete proposamena Ogasun batzordean gainontzeko udal taldeei, eta hilaren 18an ezohiko batzarra egingo dute proposamena urriko udalbatzarrera eramateko. Ildo horretatik, gainontzeko udal taldeei “oposizio demagogikorik ez egiteko” eta “arduraz” jokatzeko eskatu diete. Udalbatzarrera eraman aurretik, herritarren iritziak ere bilduko dituzte, eta guztiak gonbidatu dituzte hilaren 17an, 19:00etan, Reina aretoan egingo duten bilerara. Gogorarazi dute krisiak bete-betean eragin dietela proposamena egiterako garaian, eta horrez gain, aurten esperotako diru gutxiago biltzeagatik 2011ko aurrekontuan aurreikusitako diru sarreren zati bat itzuli beharko dutela jakinarazi dute. 2012ko aurreikuspenak ere antzekoak direla iragarri dute. %3ko zerga igoera ezarriko ez zaien zergak eta tasak: Zergak: Ondasun Higiezinaren gaineko Zerga (OHZ): %2 igoko da. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): Ez da aldatuko karga tasa. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: %3 igoko [...]

admin
Bidasoa
2011/10/11

Egoera ekonomikoak baldintzatutako zerga ordenantzak proposatu ditu gobernu taldeak. Udal zerbitzuaren kalitateari euste aldera, salbuespenak salbuespen, KPIaren araberako (%3) igoera proposatu dute zerga eta tasetan, baina era berean, diru laguntzak izango dira diru sarrera mugatuak dituztenentzat. OHZ Ondasun Higiezin gaineko Zergetara, zaborretara eta urera egongo dira zuzenduta, eta horien batez bestekoaren %70 udalak ordainduko du, eta %30a ordaindu beharko dute. Zehazki, diru sarrerak bermatzeko eta laneko diru sarrerak osatzeko errentak jasotzen dituztenei zuzenduta egongo da.

Gaur aurkeztu diete proposamena Ogasun batzordean gainontzeko udal taldeei, eta hilaren 18an ezohiko batzarra egingo dute proposamena urriko udalbatzarrera eramateko. Ildo horretatik, gainontzeko udal taldeei “oposizio demagogikorik ez egiteko” eta “arduraz” jokatzeko eskatu diete. Udalbatzarrera eraman aurretik, herritarren iritziak ere bilduko dituzte, eta guztiak gonbidatu dituzte hilaren 17an, 19:00etan, Reina aretoan egingo duten bilerara.

Gogorarazi dute krisiak bete-betean eragin dietela proposamena egiterako garaian, eta horrez gain, aurten esperotako diru gutxiago biltzeagatik 2011ko aurrekontuan aurreikusitako diru sarreren zati bat itzuli beharko dutela jakinarazi dute. 2012ko aurreikuspenak ere antzekoak direla iragarri dute.

%3ko zerga igoera ezarriko ez zaien zergak eta tasak:

  • Zergak:
    • Ondasun Higiezinaren gaineko Zerga (OHZ): %2 igoko da.
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): Ez da aldatuko karga tasa.
    • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: %3 igoko da honako salbuespenekin:
      – Turismoak: 14 ccff-tik 15,99 ccff-ra, %5; 16ccff-tik 19,999 ccffea %7,5; eta %20 ccff-tik gorakoak %10.
      – Atoiak: 1.000-2.999 kg %5 eta 2.999 kg-tik gorakoak %7.
      – Motozikletak: 250 cc-tik 500 cc-ra artekoak %4; 500 cc-tik 1.000 cc-ra %6, eta 1.000tik gorakoak %7.
    • Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ). Ez da aldatuko.
    • Hiri izaerako lursailen Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga: batez beste %10 igoko da.
  • Tasak
    • Lurzorua hustiatzea: %3 igoko da 1.1.2 eta 1.1.3 epigrafeak izan ezik. Alegia, kalean mahaitxoak jarri eta bestelakoei dagokiena, horiek %1,5 igoko dira, jarduera ekonomikoari bultzada eman asmoz.
    • Udal hilerriko zerbitzuaren prestazioa: Zerbitzua esleitzeko baldintza agirietan jasotzen denari erantzungo dio igoerak.
    • Merkatu txikia: Beraungo merkatuko tarifa bere horretan geratuko da.
    • Establezimenduak jarri eta irekitzeko lizentzia emateko zerbitzua. Ez da igoko merkataritza jarduerari bultzada emateko asmoz.
    • Agiria eta bestelako materiala saltzea: %3 igoko da. 17 epigrafea izan ezik, hautaketa prozesuetan parte hartzeko tasari dagokiona, prozesu guztietarako tarifa bakarra 10 eurokoa izango da.
    • Udalaren aparkaleku zerbitzua: TAOk araututakoaren antzekoak izango dira.
  • Prezio publikoak
    • Udalaren garraio zerbitzua: Bidaia bakarreko txartela 1,10 eurokoa izango da (%4,75), hamar bidaiatako bonoa 5,80 eurokoa (%5,45), eta eskolarako bonobusa ez da igoko. Hala ere, txartel bakarra negoziatzen ari dira, eta laster aldaketak izango direla aurreratu dute.
  • Proposatzen diren hainbat neurri:
    • Jarduera ekonomikoa sustatzera bideratuak: irekitzeko lizentzia ez igotzea, mahaitxoak jartzeko tarifak %1,5 bakarrik igotzea, eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergan hobariak ematea, %33ko hobaria merkataritza jarduerei zuzendutako lokalak egokitzeko obrak egiteko.
    • Tokiko Agenda 21ean ezarritako helburuak betetzera bideratuak: OHZren %50eko hobaria, eguzkitatik datorren energiaren aprobetxamendu termikoko edo elektrikoko sistemak borondatez instalatu dituzten eraikinetan; trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren %25eko hobaria 120 g/km baino CO2 gutxiago isurtzen duten ibilgailuentzat. Iraupena: 2 urte; EIOZren %33ko hobaria eraikinak guztiz berritzeko eta fatxadak eta estaldura konpontzeko obretarako, beti ere, energia eraginkortasuna hobetzeko sistemak ezarri badira; eta azkenik, zabor bilketaren tasan %20ko hobaria birziklatze programetan modu aktiboan laguntza ematen duten jardueren titularrei.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.