Hondarribia ezagutzeko audio-gida, lehenengoa izango da Euskal Herrian
Audioguias Noa eta Rio Bidasoa Hotelak, Hondarribiko gida interneten doan deskargatzeko aukera jarri dute. Horrela, www.hotelriobidasoa.com webgunean klik egin eta ordenagailu, tablet edo telefonora Hondarribiko sekretuak eskainiko dituen gida deskarga...
Audioguias Noa eta Rio Bidasoa Hotelak, Hondarribiko gida interneten doan deskargatzeko aukera jarri dute. Horrela, www.hotelriobidasoa.com webgunean klik egin eta ordenagailu, tablet edo telefonora Hondarribiko sekretuak eskainiko dituen gida deskargatzeko aukera izango da. Hondarribian egin dute Euskal Herriko lehen gida, eta oraingoz gazteleraz soilik egin badute ere, bestelako hizkuntzetan eskaini nahi dute zerbitzua.
Gune Historikoa atal nagusia
Hondarribiko gidak hiru atal nagusi ditu: lehenengoa, ibilbidea hasi baino lehenagoko sarrera da. Bertan, 39 minutuz, Hondarribiko historia azaltzen dute, gerora kale artean bisitatuko dituztenak hobeto ulertzeko.
Bigarren atala, gidako nagusia da, eta bertan, Gune Historikoa eta Portua auzoa azaltzen dute. Gune historikoari garrantzi berezia ematen diote gidan eta harresiz inguratuko Alde Zaharra azaltzen dute; gaztelua, eliza, Kale Nagusia, jauregiak, harresia… Gune Historikoko bisita ere laburragoa egin daiteke, eta ordu eta 20 minutu bisita egin beharrean, 50 minutukoa aukera daiteke. Jarraian, Portuko arrantzale auzoa azaltzen dute 17 minututan. Gainera, ibilaldia osatzeko, San Telmoko gaztelua eta Txingudiko badiari buruzko informazioa ematen dute.
Audio-gidak, bisita gidatuen ordutegiez menpe ez izateko aukera eskaintzen du eta horrela, gida internetetik deskargatu eta ibilaldia bisitariaren gustura antolatu. Audioguias Noak internetetik gehien deskargatu den Romako gida egin du