Batzarrera eta Bilboko Martxa Berdera joateko deia egin dute
Udako oporrak bukatu ondoren, ikasturte berria hasita, herriko Independentistak Sareak dagoeneko badauzka hainbat lan esku artean, “denon artean aurrera eramateko”. Hasteko, pasa den urtean egin zuten guztiaren gaineko balorazioa egingo dut...
Udako oporrak bukatu ondoren, ikasturte berria hasita, herriko Independentistak Sareak dagoeneko badauzka hainbat lan esku artean, “denon artean aurrera eramateko”.
Hasteko, pasa den urtean egin zuten guztiaren gaineko balorazioa egingo dute. Eta, ondoren, hasi berri den ikasturte honetarako dauzkaten aurrikuspenak azalduko dituzte “guztion artean osatzeko”. Horretarako batzarra egingo dute gaur. Arratsaldean izango da, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan.
Bilbon, Martxa Berdea
Bestalde, biharko —Espainiako jai eguna da, urriaren 12a da, Hispanitatearen Eguna— , Independentistak Sareak, Bilbon Martxa Berdea deitu du, “Espainiatik inposatzen diguten jai egun hau salatu eta guk independentzia behar dugula aldarrikatzeko”. Martxa 17:00etan irtengo da Bilboko Jesusen Bihotzetik.
Bertara autobusez joan nahi duenarentzat, Oiartzunen bertan ere antolatu dute autobusa. 15:00etan aterako da Manuel Lekuona Bibliotekaren paretik.
Apuntatu nahi dutenentzat zerrendak Amaxkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude.

