1.233 pertsona igo dira tren berdera apiriletik ekainera
Apirilean hasi eta iraila bukaera arte martxan ibili den tren berdea bigarren urtez jarri dute martxan eta 1.233 izan dira zerbitzua erabili duten pertsonak. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak balorazio positiboa egin du, “ekimen arrakastatsua izan da. Behemendi elkarteari esker hasi genuen ekimena iaz, bagenekien harrera ona izan zezakeela, baina ez genuen uste hain ona izango zenik lehen urtean. Bigarren urtean aurretik hasi ginen, apirilaren 16an hain zuzen. Hasierako asteburutan kosta izan zen jendea etortzea baina udan gehiago animatu da jendea larunbatetan. Pena izan da uztaila oso txarra egin duela eta uztaileko bost larunbatetan euria egin zuen, eta horrek kalte egin digu”. Zerbitzua handituz Trenak garraiobide berria izan nahi du Hondarribia beste era batean bisitatzeko. San Juan de Diosetik ateratzen da larunbatetan. Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egiten du, handik gora Higereko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartzen du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar Etorbidetik joaten da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi bat egin, eta handik berriz San Juan de Diosera bueltatzen da. Berrotaranek azaldu duenaren arabera, asmoa zerbitzua eskaintzen den epea handitzea da, eta horretarako lanean dabiltza egunotan. Horrela, apirilean hasi beharrean lehenago hastea, edo irailarean bukatu beharrean, beranduago bukatzea.Gainera, Behemendiren laguntzarekin, tren berdea, Irunen eta [...]
Apirilean hasi eta iraila bukaera arte martxan ibili den tren berdea bigarren urtez jarri dute martxan eta 1.233 izan dira zerbitzua erabili duten pertsonak.
Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak balorazio positiboa egin du, “ekimen arrakastatsua izan da. Behemendi elkarteari esker hasi genuen ekimena iaz, bagenekien harrera ona izan zezakeela, baina ez genuen uste hain ona izango zenik lehen urtean. Bigarren urtean aurretik hasi ginen, apirilaren 16an hain zuzen. Hasierako asteburutan kosta izan zen jendea etortzea baina udan gehiago animatu da jendea larunbatetan. Pena izan da uztaila oso txarra egin duela eta uztaileko bost larunbatetan euria egin zuen, eta horrek kalte egin digu”.
Zerbitzua handituz
Trenak garraiobide berria izan nahi du Hondarribia beste era batean bisitatzeko. San Juan de Diosetik ateratzen da larunbatetan. Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egiten du, handik gora Higereko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartzen du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar Etorbidetik joaten da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi bat egin, eta handik berriz San Juan de Diosera bueltatzen da.
Berrotaranek azaldu duenaren arabera, asmoa zerbitzua eskaintzen den epea handitzea da, eta horretarako lanean dabiltza egunotan. Horrela, apirilean hasi beharrean lehenago hastea, edo irailarean bukatu beharrean, beranduago bukatzea.Gainera, Behemendiren laguntzarekin, tren berdea, Irunen eta Oiartzunen ere ibiltzen da.