Partida zailak dituzte Beti Onak eta Touringek
Ez dute asteburu erraza izango aurretik Beti Onak eta Touringek. Biek sailkapeneko lehen bi taldeen kontrako lehiak izango dituzte. Beti Onak Ostadar liderraren zelaira joan beharko du bihar. Partida 17;:15ean jokatuko dute Lasarte-Oriako Michelin futb...
Ez dute asteburu erraza izango aurretik Beti Onak eta Touringek. Biek sailkapeneko lehen bi taldeen kontrako lehiak izango dituzte. Beti Onak Ostadar liderraren zelaira joan beharko du bihar. Partida 17;:15ean jokatuko dute Lasarte-Oriako Michelin futbol zelaian. Hiru puntuak errenteriarrek lortzen badituzte Ostadar pasatuko dute sailkapenean.
Touringek, berriz, bigarren sailkatua hartuko du etxean: Astigarragako Mundarro. Lehia, 16:30ean izango da Fanderiako futbol zelaian. Sailkapenaren erdialdean daude errenteriarrak, eta garrantzitsua izango da hiru puntuak herrian geratzea.