Ezkerreko abertzaletasunaren aitzindari Agosti Xahoren biografia aurkeztu dute Hendaian
Agosti Xaho idazlearen jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak lehenetariko abertzale gisa hartua den pentsalariaren bizitza jorratzen duen liburua aurkeztu du Hendaiako Abadia gazteluan. Ekimenarentzat, lanaren autorea den Xabier Zabaltza historialaria, Xahoren sorterria den Atharratzeko Arnaud Villeneuve auzapeza eta Jaurlaritzako Blanca Urgell kultura sailburua bildu ziren. Agosti Xahoren biografia bi ediziotan argitaratu da, bata euskaraz eta bestea elebiduna (frantsesez eta gaztelaniaz). Jatorrizko testua euskaraz idatzi du Xabier Zabaltzak, Agosti Xaho. Aitzindari bakartiaizenburuarekin. Zabaltzak berak egin du itzulpena gaztelaniara: Augustin Chaho. Precursor incomprendido; frantsesera, berriz, Edurne Alegriak itzuli du Augustin Chaho. Un précurseur incompris izenburua duela. Agosti Xaho Lagarde Zuberoako Atharratze herrian sortu zen 1811ko urriaren 10ean. Euskal kazetari, idazle, hizkuntzalari eta politikaria…, haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua, euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola Aitorren elezaharra. Xabier Zabaltza liburuaren egileak argitu duenez, “liburu hau biografia bat baino gehiago ideografia bat da. Izan ere, saiatu naiz Agosti Xahoren ideologiako kontu garrantzitsu batzuk azaltzen, polemikoak izan daitezkeenak. Ideologia hori oso korapilatsua da, baina, barne-batasun handia du bere baitan”. Blanca Urgell Kultura sailburuak, berriz, ziurtatu du, “harribitxi biografiko txiki batean aurrean aurkitzen garela. Arreta eta maitasun handiz egindako liburua da. Xahori lotutako pertsonaien eta objektuen 38 irudi [...]
Agosti Xaho idazlearen jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak lehenetariko abertzale gisa hartua den pentsalariaren bizitza jorratzen duen liburua aurkeztu du Hendaiako Abadia gazteluan. Ekimenarentzat, lanaren autorea den Xabier Zabaltza historialaria, Xahoren sorterria den Atharratzeko Arnaud Villeneuve auzapeza eta Jaurlaritzako Blanca Urgell kultura sailburua bildu ziren. Agosti Xahoren biografia bi ediziotan argitaratu da, bata euskaraz eta bestea elebiduna (frantsesez eta gaztelaniaz). Jatorrizko testua euskaraz idatzi du Xabier Zabaltzak, Agosti Xaho. Aitzindari bakartiaizenburuarekin. Zabaltzak berak egin du itzulpena gaztelaniara: Augustin Chaho. Precursor incomprendido; frantsesera, berriz, Edurne Alegriak itzuli du Augustin Chaho. Un précurseur incompris izenburua duela.
Agosti Xaho Lagarde Zuberoako Atharratze herrian sortu zen 1811ko urriaren 10ean. Euskal kazetari, idazle, hizkuntzalari eta politikaria…, haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua, euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola Aitorren elezaharra. Xabier Zabaltza liburuaren egileak argitu duenez, “liburu hau biografia bat baino gehiago ideografia bat da. Izan ere, saiatu naiz Agosti Xahoren ideologiako kontu garrantzitsu batzuk azaltzen, polemikoak izan daitezkeenak. Ideologia hori oso korapilatsua da, baina, barne-batasun handia du bere baitan”.
Blanca Urgell Kultura sailburuak, berriz, ziurtatu du, “harribitxi biografiko txiki batean aurrean aurkitzen garela. Arreta eta maitasun handiz egindako liburua da. Xahori lotutako pertsonaien eta objektuen 38 irudi jasotzen dira bertan, horien artean, estreinakoz, haren jaiotza- eta heriotza-ziurtagiriak”. Argitalpen honek, beraz, interes berezia du, “bildumagile zein euskaltzaleek oso gustura hartuko dutena”. Biografia hau jatorrian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskaraz argitaratzen duen Bidegileak bildumarako idatzi zuen Xabier Zabaltzak. Nolanahi ere, aurtengo urrian Xaho jaio zela bigarren mendeurrena betetzen dela baliatuz, egileari eta Kultura Sailari frantsesez eta gaztelaniaz ere argitaratzea egoki iruditu zitzaien. Hala, euskaraz 2.800 ale argitaratuko dira (500 lehen edizio honetan) eta gaztelaniaz nahiz frantsesez, 1.200 ale.
Blanca Urgellen aburuz, “Zabaltzak idatzitako liburua oso entretenigarria da baina, batez ere, oso obra serioa. Bertako protagonista hil zela mende eta erdi baino gehiago pasa den arren, liburu bikain honek etorkizunari iraganari baino gehiago begiratzen dio Xahoren ideologiaren alderdi askotan oinarritzen baita, eta sarritan horretaz jabetu ez bagara ere, gaur egun arte luzaroan iraun dute”.
Euskal Herriarekin maitemindua
“Xaho gehienbat lehen abertzaletzat joa izan delako da ezaguna Euskal Herrian. Horregatik, batzuek onetsi dute eta beste batzuek gaitzetsi” nabarmendu du Xabier Zabaltza egileak. “Nire ustez, bi ikuspegi horiek partzialak dira, abertzaletasun hori haren Historiaren Filosofiaren osagai bat besterik ez baita. Oraindik ere, misterio bat da Sabino Arana nazionalismo politikoaren sortzaileak ezagutzen ote zuen Xahoren obra. Haatik, Xahok oihartzun ukaezina izan du ezkerreko abertzaletasunaren bilakaeran”. Agosti Xaho bere herrialdeaz eta hizkuntzaz maiteminduta zegoen euskaldun bat zen. “Horrek, zenbaitetan, behar ez zituenak esatera eramaten zuen, baina egungo euskaldunok geure buruari galdetu behar dioguna hauxe da: euskal identitateak biziraun ahal izango zuen XXI. mendera arte Xaho, edo hura bezalako beste batzuk, existitu izan ez balira”, adierazi du Blanca Urgell Kultura saiburuak. “Gogora ekarri behar dugu, Xahok hainbat liburu eta artikulu idatzi, euskarazko lehen astekaria sortu, lau hizkuntzako hiztegi bat (euskara, frantsesa, gaztelania eta latina) ondu, euskalki guztietako kantutegi bat bildu eta Aitor eta Amagoia euskal herriaren lehen patriarka mitikoak asmatu zituela”.
Egileak bere kexa ere azaldu zuen, ikusirik euskaldun gehienen uztikeria Xahorekiko, “Euskal Herriak inoiz eman duen gizonik interesgarrienetako bat” izan bazen ere eta adierazi badela garaia ahanztura hori gainditzeko, Xaho “Azken Euskalduna” gehiago izan ez dadin.
Xahori buruzko argitalpen hau ez da salgai jarriko, eta liburutegietan, ikastetxeetan eta unibertsitateetan banatuko da. Dena den, Bidegileak bildumako gainerako argitalpenekin gertatu den moduan, Xahori buruzko biografia Internet-en topatu ahal izango da.