Parekidetasuna ardatz, argazki lehia antolatu dute
Oiartzungo Udalak 2012rako egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du. Parekidetasuna da gaia eta edozein oiartzuarrek parte har dezake, argazki bat baino gehiago bidalita. Kalitateari eta formatuari dagokionez, argazkiek hainbat baldintza bete be...
Oiartzungo Udalak 2012rako egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du. Parekidetasuna da gaia eta edozein oiartzuarrek parte har dezake, argazki bat baino gehiago bidalita.
Kalitateari eta formatuari dagokionez, argazkiek hainbat baldintza bete behar dituzte. Gutxieneko 500kb-eko pisua izango dute, eta gehienez 3Mb-ekoa. Guztiak .JPG formatuan bidali behar dira.
Hala, aukeratzen dituzten argazkien originala eskatuko diete egileei publikatzeko, eta horretarako argazkilariekin harremanetan jarriko da udala.
Sariei dagokienez, hamabi argazki onenek 2012ko udal egutegia osatuko dute. Argazki bakoitzaren egielaren izen-abizenak azalduko dira egutegian. Lehenengo hiru sarituek 300, 200 eta 100 euroko sariak jasoko dituzte.
Argazkiak aukeratzeko epaimahaia berdintasunerako izendatutako udal ordezkariek eta herrian parekidetasunaren alde lan egiten duten emakume taldeetako ordezkariek osatuko dute. Argazkilariaren izen-abizenak jarriko dituzte 2012ko udal egutegian, baina udalaren jabetzakoak izango dira. Hala, hasieran udalak egutegirako erabiliko ditu argazkiak, baina parekidetasunaren gaiarekin zerikusia duten ekimenetan ere erabili ahal izango ditu.
Epea
Hilaren 31ra arte bidali daitezke argazkiak honako helbide elektronikora: komunikazioa[abildua]oiartzun.org.

