Galeusca zezen plazan
Euskaraz, katalanez eta galizieraz idazten duten idazleak elkartzen dituen erakundeak, Galeuscak, urteroko ohiko batzarra egin du zuen asteburuan Bartzelonan, eta salatu zuten euren identitateen aitortzan inboluzioa izan dela, atzera egin dela. 1976ko Galeusca Pasaian egin zuten, Antxon, uztailaren 8an. San Fermin Jaietan murgilduta zeuden, eta propio festetarako jartzen zuten zezen plazan jaialdia egin zuten. Pasaia gaur aldizkari historikoaren laugarren zenbakian jaialdiaren gaineko kronika agertzen da, Antxotarrok Historia Mintegiaren antxo.com webgunean jasoa. Pasaia gaur horretan Galeuscaren azalpen motz baina zehatza eman zuen kazetariak: «Galeusca izena Espainiako Estatuan dauden hiru herri zapalduen izenetatik dator: GALiza, EUSkadi, CAtalunya». Kronistaren arabera, Espainiako Estatuko «herri zapalduez mintzatzeko» Galeusca izena erabili zuen Daniel de Castelaok. Euskal Herriko lehena 1976ko Antxoko jaialdia, Euskal Herrian egin zen lehen Galeusca izan zen. Sinbolismoz beteta egon zen, izan ere, orduan ikurrina ez zen legezkoa, eta Antxoko zezen plazan Galiziako eta Kataluniako banderak bakarrik jarri ahal izan zituzten hasieran, ikurrinari hutsunea emanaz. «Jende ororen pentsamenduan zegoen gure ikurrina, eta gure herriak jasaten duen zapalketa gogorraren seinale bikaina izan zen hutsune hura», jakinarazi zuen Pasaia gaur-eko kazetariak. 5.000 pertsonekin beteta zegoen zezen plaza. Euskal Herriko ordezkari moduan Gontzal Mendibilek, Xeberrik eta Peio eta Pantxoak kantaldia egin zuten. Galiziako ordezkaria Miro Casabella izan [...]
Euskaraz, katalanez eta galizieraz idazten duten idazleak elkartzen dituen erakundeak, Galeuscak, urteroko ohiko batzarra egin du zuen asteburuan Bartzelonan, eta salatu zuten euren identitateen aitortzan inboluzioa izan dela, atzera egin dela.
1976ko Galeusca Pasaian egin zuten, Antxon, uztailaren 8an. San Fermin Jaietan murgilduta zeuden, eta propio festetarako jartzen zuten zezen plazan jaialdia egin zuten.
Pasaia gaur aldizkari historikoaren laugarren zenbakian jaialdiaren gaineko kronika agertzen da, Antxotarrok Historia Mintegiaren antxo.com webgunean jasoa. Pasaia gaur horretan Galeuscaren azalpen motz baina zehatza eman zuen kazetariak: «Galeusca izena Espainiako Estatuan dauden hiru herri zapalduen izenetatik dator: GALiza, EUSkadi, CAtalunya». Kronistaren arabera, Espainiako Estatuko «herri zapalduez mintzatzeko» Galeusca izena erabili zuen Daniel de Castelaok.
Euskal Herriko lehena
1976ko Antxoko jaialdia, Euskal Herrian egin zen lehen Galeusca izan zen. Sinbolismoz beteta egon zen, izan ere, orduan ikurrina ez zen legezkoa, eta Antxoko zezen plazan Galiziako eta Kataluniako banderak bakarrik jarri ahal izan zituzten hasieran, ikurrinari hutsunea emanaz. «Jende ororen pentsamenduan zegoen gure ikurrina, eta gure herriak jasaten duen zapalketa gogorraren seinale bikaina izan zen hutsune hura», jakinarazi zuen Pasaia gaur-eko kazetariak. 5.000 pertsonekin beteta zegoen zezen plaza.
Euskal Herriko ordezkari moduan Gontzal Mendibilek, Xeberrik eta Peio eta Pantxoak kantaldia egin zuten. Galiziako ordezkaria Miro Casabella izan zen, eta Kataluniakoa, Rafael Subirachs. Txaloz jaso zituzten denen emanaldiak.
«Bat batean, ikurrina bat eskuz esku igaro zen jende artean. Txaloak ugariak izan ziren. Gero, Galiziako eta Kataluniako banderen atzetik Euskal Herriko bat agertu zen kable batzuetatik zintzilik. Handia zen. Guardia Zibila laster zen han ikurrina kentzera etorria. Baina ikurrina plazatik at zegoen, eta beren asmoak bete gabe joan ziren. Jaialdia bukatzeko, jendea zutik eta behatzekin V ikurra eginaz, Eusko Gudariak gara abestu genuen»; horrela bukatu zuen Pasaia gaur aldizkariko kronistak 1977ko Galeuscaren gaineko informazioa.


