Familiaola, euskararekin “modu naturalean kutsatzeko” egitasmoa
Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak Merezi Duelako programa abiatu zuen 2009an, euskararen familia bidezko transmisioa sustatzeko. Horren baruan kokatzen da Familiaola programa, aisiako tailerrak baliatuz, “euskararekin modu naturalean kutsatzeko&#...
Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak Merezi Duelako programa abiatu zuen 2009an, euskararen familia bidezko transmisioa sustatzeko. Horren baruan kokatzen da Familiaola programa, aisiako tailerrak baliatuz, “euskararekin modu naturalean kutsatzeko”. Urrian, azaroan, otsailean eta maiatzean egingo dituzte ekintzak, denak familia giroan egitekoak. Urtxintxa Aisialdi Eskolak prestatu du Familiaola programa eta interesa dutenek urtxintxa.org webgunean informazio gehiago lor dezakete.
2 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako programa da, euskaraz aritzeko aukera gutxi duten familiei bereziki. Aurten, berritasun bezala, Zabu-Zibu ekimena abiatuko dute, Familiaola programa jolas parkeetara eramanez. Zabu-Ziburako ez dago izena eman beharrik, agertzearekin nahikoa da. Herenegun abiatu zuten Zabu-Zibu, eta gaur Soroxartan bilduko dira, 17:00etatik 18:30era. Datozen deialdiak honakoak dira: hilaren 11n Antonio Paduako parkean, 13an Pinudikon, 18an Pio XII.ekoan, 20an Santiago kalekoan, eta 27an Alzukaitzen. Hilaren 29an amaituko da Zazu-Zibu ekimena, Sargian.

