Arbesko egoitza noiz egingo duten galdetu du EAJk
Joan den asteburuko Zaharren Egunaren harira, egoitzetan sartzeko zain dauden irundarren itxaron zerrenda Gipuzkoako handiena dela salatu du EAJk —354 egunekoa, aldundiaren datuen arabera—, eta Arbesko egoitza lehen baino lehen eraikitzeko exijitu ...
Joan den asteburuko Zaharren Egunaren harira, egoitzetan sartzeko zain dauden irundarren itxaron zerrenda Gipuzkoako handiena dela salatu du EAJk —354 egunekoa, aldundiaren datuen arabera—, eta Arbesko egoitza lehen baino lehen eraikitzeko exijitu dute.
2012ko apirilean Hondarribian 150 leku izango dituen Betharram egoitza irekiko dutela iragarri dute berriki, eta Irungo jeltzaleak kexu agertu dira Arbesko egoitzaren gaineko informazio ezarengatik. 2010eko martxoan, aldundiko Gizarte Politikako diputatuak eta Irungo Udalak Arbesko egoitza-ekipamendua eraikitzeko lankidetza protokoloa sinatu zutela gogoratu dute.
Aldundia-udala hitzarmena
Irungo jeltzaleek gogorarazi dute udalak eta aldundiak hitzarmena sinatu zutela maiatzean, Arbes inguruan menpekotasuna duten adineko pertsonentzat egoitza eta eguneko zentroa, ezintasuna duten pertsonentzat beste eguneko zentrua eta autonomia pertsonala sustatzeko gunea eraikitzeko.
Irailean, Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak «itxaron zerrenden arazoari aurre egingo ziola» hitz eman zuen publikoki. «Dauden premiak urjentziazkoak» direla adierazi dute EAJtik, eta agindutakoa betetzeko eskatu diote Rodriguezi.

