
Behin eta berriro nabarmendu ohi da iraganetik ikasteko beharraren garrantzia, ikasitakoa gaur egun aplikatzeko eta etorkizunean huts berak ez egiteko. Atzera begiratu dute, beraz, Agifugi Gipuzkoako Etorkizunerako Ijito Elkarteko kideek, eta ohartu dira gizarteak egiten dituen okerretako bat ijitoak kanpotartzat hartzea dela, nahiz eta bostehun urte baino gehiago daramatzaten Iberiako Penintsulan. Horixe gogorarazi nahi dute, eta horretarako kaleratu dute Miguel eta Nekane, ijito herria historian izeneko komikia: iraganetik ikasitakoa orainaldian aplikatzeko. Atzo aurkeztu zituzten komikia eta unitate didaktikoa Donostian, Koldo Mitxelenan. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin kaleratu dute, eta unitate didaktiko batekin osatu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat da, hor antzeman duten hutsunea betetzeko, eta ikastetxeetako historia liburuen osagarri izatea nahi dute. David Martin arduratu da komikiaren eta unitate didaktikoaren eduki historikoaz, eta ikastetxeetan horiek lantzearen garrantzia nabarmendu du: “Historia partziala da, gutxi batzuek idatzi dutelako. Ijitoek, berriz, ez dute euren historia idazteko ohiturarik izan, baina informazio asko dago. Guk historia liburuak kontsultatu ditugu, eta ijitoengana jo dugu hainbat gertaera osatzeko. Bigarren Mundu Gerran juduak garbitu zituzten bezala garbitu zituzten; Espainiako 36ko gerran izan ziren… Zoritxarrez, ijitoek bizitako horiek ez daude inon islatuta, eta badirudi gure artera iritsi berriak direla. Hori horrela ez dela azalarazi nahi dugu”. Fikzioa eta [...]

Bakalau elkarteak euskal kantu ikastaroa antolatu du, Pausuko Xaia ostatuan egitekoa. Euskal kantuen zaleak maiz biltzen dira Xaian herri kantu afariak egiteko, besteak beste. Bada, Bakalautik dei egiten dioten jendeari ikastaroan izena emateko, “...