Karlos Murua eta Santi Angulo: ‘PSOEren kopeta’
PSOEk gobernu berriari ehun egunetan ez duela ezer egin leporatu dio, nork eta lau urtez saneamendu plana egiteko eta aurtengo aurrekontuak Foru Arauak ezartzen dituen epeetan aurkezteko gai izan ez den horrek berorrek. Aurtengo aurrekontuak maiatzaren 20an, hauteskundeen bezperan izan ere, onartu zituen aurreko korporazioak, korporazio berriaren gobernu-jarduera erabat baldintzatuz. Baina, PSOEren desgobernuaz badago gehiago esaterik eta nabarmenenak aipatuko ditugu. Laster udalbatzarretik 2010eko Kontu Orokorra pasatuko da eta bertan aurreko gobernua inbertsioetan aurreikusitako % 55,37 soilik gauzatzeko gai izan dela azaltzen da, inbertsio gehienak Espainiako Gobernuak itzulitako diruaz ordainduak izanik. Lau urteotan udala 3,5 milioi euro babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzera bideratzen duen epaiari heltzeko ere ez da gai izan. Eta zer esanik ez lan-harremanetan erakutsitako larderiarengatik sortutako ondorio ekonomiko negatiboak, denon diruaz ordaindu nahi dituenak. Beraz, bere kudeaketaren balantzea nahiko pirrikoa da. Argi ikusten denez, PSOE ez da epe labur honetan kritika egiteko egokiena, hura 28 urtez besaulki erosoan egon baita eta haien kudeaketak lehen aipatutakoa ekarri baitu. Ez gara esaten ari gobernu berria talde politikoek eta herritarrek kudeaketa publikoaz egin beharko duten fiskalizaziotik kanpo geratu behar denik, baina agerian dago erantzukizunez aritu baino lehen, heredatu duten egoera erreala ezagutu behar dutena, haien kudeaketa errealitate horretara eta gure gain utzi [...]
PSOEk gobernu berriari ehun egunetan ez duela ezer egin leporatu dio, nork eta lau urtez saneamendu plana egiteko eta aurtengo aurrekontuak Foru Arauak ezartzen dituen epeetan aurkezteko gai izan ez den horrek berorrek. Aurtengo aurrekontuak maiatzaren 20an, hauteskundeen bezperan izan ere, onartu zituen aurreko korporazioak, korporazio berriaren gobernu-jarduera erabat baldintzatuz.
Baina, PSOEren desgobernuaz badago gehiago esaterik eta nabarmenenak aipatuko ditugu. Laster udalbatzarretik 2010eko Kontu Orokorra pasatuko da eta bertan aurreko gobernua inbertsioetan aurreikusitako % 55,37 soilik gauzatzeko gai izan dela azaltzen da, inbertsio gehienak Espainiako Gobernuak itzulitako diruaz ordainduak izanik. Lau urteotan udala 3,5 milioi euro babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzera bideratzen duen epaiari heltzeko ere ez da gai izan. Eta zer esanik ez lan-harremanetan erakutsitako larderiarengatik sortutako ondorio ekonomiko negatiboak, denon diruaz ordaindu nahi dituenak. Beraz, bere kudeaketaren balantzea nahiko pirrikoa da.
Argi ikusten denez, PSOE ez da epe labur honetan kritika egiteko egokiena, hura 28 urtez besaulki erosoan egon baita eta haien kudeaketak lehen aipatutakoa ekarri baitu.
Ez gara esaten ari gobernu berria talde politikoek eta herritarrek kudeaketa publikoaz egin beharko duten fiskalizaziotik kanpo geratu behar denik, baina agerian dago erantzukizunez aritu baino lehen, heredatu duten egoera erreala ezagutu behar dutena, haien kudeaketa errealitate horretara eta gure gain utzi nahi duten egoera ekonomiko zailago horretara egokitzeko.
Egoera horrek guztiak denbora gehiago eskatzen du eta hortik aurrera norberak nahi dituen balorazioak edo balantzeak egin ahal izango ditu, baita, beharrezkoa izanez gero, erantzukizunak eskatu ere.

