Hogei garagardo probatzeko aukera izango da bihar hasiko den Garagardo Festan
Bihar irekiko dute zazpigarren Garagardo Festa Doneztebe plazan. Igandera arte egongo da zabalik. Lau egun, beraz, garagardoaz gozatzeko. Aukera egongo da. Izan ere, aurten hogei garagardo ezberdin probatzeko aukera izango dute garagardo zaleek. Bihar,...
Bihar irekiko dute zazpigarren Garagardo Festa Doneztebe plazan. Igandera arte egongo da zabalik. Lau egun, beraz, garagardoaz gozatzeko. Aukera egongo da. Izan ere, aurten hogei garagardo ezberdin probatzeko aukera izango dute garagardo zaleek.
Bihar, 19:00etan zabalduko dute azoka. Lehen aldiz, Oiartzungo Flauta Taldeak zabalduko du. Horretarako, entseguak egiten egon dira eta Alemaniako hainbat abesti ere ikasi dituzte taldeko kideek. 01:00ak arte egongo da irekita karpa. Etzi ere 19:00etatik 01:00etara egongo da zabalik.
Larunbatean eta igandean zertxobait zabalduko dute ordutegia: 17:00etatik 01:00etara. Flauta Taldeaz gain, Triki taldeak ere jarriko du giroa egunotan.

