Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hamaika Telebista, 11n

Euskaltelek eta Hamaika Telebistak aurrerapauso berri bat eman dute Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa zabaltzeko. Euskalteleko marketineko zuzendariak, Koldo Unanuek, eta Hamaika Telebistako zuzendariak, Iñaki Uriak, adierazi dutenez, dialeko 11. zenbakian ikusi ahal izango dute Gipuzkoako Euskalteleko ikusleek, orain arte Bizkaikoek bezala. Horrela, Euskaltelen Telebista eskaintza aberasten da kanal berri batekin eta Hamaika Telebistaren zabalkundea handitzen da Gipuzkoan, non Euskaltelen sartze maila handia den. Gipuzkoan zazpi barruti egin ziren Lurreko Telebista Digitalaren zabalkunderako. Horietatik hiru zuzenean kudeatzen ditu Hamaika Telebistak: Donostialdea —Donostia, Astigarraga, Urnieta, Hernani, Andoain, Lasarte, Usurbil—; Debabarrena —Ermua, Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba, Mutriku— eta Oarso Bidasoa —Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Hondarribia, Irun—. Horietan guztietan dialeko 11. zenbakian ikusiko dute Hamaika Telebista aurrerantzean Euskalteleko bezeroek. Debagoienan, Goierrin, Tolosaldean eta Urola-Kostan dialeko 991.ean ikusiko da Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa. Hauetan Goienatb, GITB, 28K eta Erlo, Hamaikaren partaideak, ikusten dira dialeko 11. zenbakian. Bizkaian edo Araban ere ikusi ahal izango da Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa dialeko 931. zenbakian. Programazioari dagokionez, Hamaika Telebistak bi multzo edo bloke nagusi ditu Gipuzkoan. Batetik, Hamaika Telebistaren programazio orokorra genuke, Bat eta Bat magazina izanik saio nabarmenena. Bestetik, Gipuzkoan propio ekoiztutako programa saila dago: Hamaikakoa, Esatea Libre eta Hurbilean. Astelehenetan, 22:00etan, Hamaikakoa saioa eskaintzen dute. Reala [...]

admin
Bidasoa
2011/10/05

Euskaltelek eta Hamaika Telebistak aurrerapauso berri bat eman dute Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa zabaltzeko. Euskalteleko marketineko zuzendariak, Koldo Unanuek, eta Hamaika Telebistako zuzendariak, Iñaki Uriak, adierazi dutenez, dialeko 11. zenbakian ikusi ahal izango dute Gipuzkoako Euskalteleko ikusleek, orain arte Bizkaikoek bezala.

Koldo Unanue eta Iñaki Uria

Koldo Unanue eta Iñaki Uria

Horrela, Euskaltelen Telebista eskaintza aberasten da kanal berri batekin eta Hamaika Telebistaren zabalkundea handitzen da Gipuzkoan, non Euskaltelen sartze maila handia den.

Gipuzkoan zazpi barruti egin ziren Lurreko Telebista Digitalaren zabalkunderako. Horietatik hiru zuzenean kudeatzen ditu Hamaika Telebistak: Donostialdea —Donostia, Astigarraga, Urnieta, Hernani, Andoain, Lasarte, Usurbil—; Debabarrena —Ermua, Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba, Mutriku— eta Oarso Bidasoa —Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Hondarribia, Irun—.

Horietan guztietan dialeko 11. zenbakian ikusiko dute Hamaika Telebista aurrerantzean Euskalteleko bezeroek.

Debagoienan, Goierrin, Tolosaldean eta Urola-Kostan dialeko 991.ean ikusiko da Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa. Hauetan Goienatb, GITB, 28K eta Erlo, Hamaikaren partaideak, ikusten dira dialeko 11. zenbakian.

Bizkaian edo Araban ere ikusi ahal izango da Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa dialeko 931. zenbakian.

Programazioari dagokionez, Hamaika Telebistak bi multzo edo bloke nagusi ditu Gipuzkoan. Batetik, Hamaika Telebistaren programazio orokorra genuke, Bat eta Bat magazina izanik saio nabarmenena. Bestetik, Gipuzkoan propio ekoiztutako programa saila dago: Hamaikakoa, Esatea Libre eta Hurbilean.

Astelehenetan, 22:00etan, Hamaikakoa saioa eskaintzen dute. Reala eta Gipuzkoako futbola oinarri duen kirol saioa Inaxio Esnaolak aurkezten du. Talde zuri-urdinaren gaineko euskarazko programa berezitu bakarra da.

Asteazkenean, 22:00etan, berriz, Esatea Libre programa da protagonista. Aktualitate politiko zein sozialaren gaineko mahai-ingurua Itxaso Martinek gidatzen du sasoi berrian. Saioaren formatuak zer esana eman zuen hasieratik eta egun mantentzen du.

Eta ostegunetan, 22:00etan, Hurbilean saioa eskaintzen dute. Euskal Herriko pertsonaia ezagunei egindako hurbileko elkarrizketak jasotzen dituzte programan. Saioa zuzendu eta gidatzeaz sasoi berrian Inaxio Esnaola arduratzen da.

Baliabide teknologikoak
Euskaltelek, Hamaika Telebista proiektuko bazkide izateaz gain, baliabide teknologikoak eskaintzen ditu euskarazko tokiko telebistak Euskal Autonomia Erkidego osora hedatzeko.

Urrats horren bidez, Euskaltelek tratu berezia ematen die euskarazko telebista kanalei. Nabarmendu behar da Euskaltelen Telebista dela plataforma bakarra Premium edukiak, gaikako kanalak eta nazioarteko kanalak gertuko kanalekin (euskarazko tokiko telebistekin, esaterako) bateratzen dituena, eta, gaur egun, kanal horien banatzaile nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.