Errenteriako oroigarria
Nafarroa etorbidean barrena, Vivar bitxi denda dago, Segundo Izpizua kalearekin izkina egiten duena. Dendako erakustokian arreta jarriz gero, erloju eta belarritakoen artean deigarria den zerbait topa daiteke: Errenteriako eskumuturrekoa. Baina zer da eskumuturreko hori? Nondik dator? Dendara sartu behar hori jakiteko. Carlos Vivar dendako jabeak dauka galdera horren erantzuna. Bera izan zen lehena Errenteriako eskumuturrekoaren ideia biribiltzen, nahiz eta egun, herriko beste bitxi denda batzuetan ere saltzen duten. Errioxan izan zuen halako eskumuturrekoen berri. Alfaron herri horretako ikurrak zituen eskumuturrekoarekin egin zuen topo, eta pentsatu zuen ‘zergatik ez egin gauza bera Errenteria-Oreretan?’. Herriko monumentu garrantzitsuenei argazkia atera zien, eta Alfaron eskumuturrekoak egiten zituenari pasatu zizkion, berak eskumuturrekoan irudikatu zitzan. Zenbat eskumuturreko behar zituen esan, eta 2009ko ekainean hasi zen saltzen, Madalen Jaiei begira. Hasiera-hasieratik begi onez ikusi zuten herritarrek Vivarren ideia. Orduz geroztik asko saldu dituela esan du, baina ez du zehaztu zenbat. Bezeroek norberarentzat zein beste norbaiti oparitzeko erosi dutela jakinarazi du: “Eskumuturreko askok herritik kanpo amaitu dute, Mallorcan, Bartzelonan, Italian…”. Ideia ona beste herrietarako Errenteria-Oreretarekin egin bezala, Lezo, Oiartzun eta Donibanerekin egitea zen Vivarren asmoa, baina azkenean ezin izan du aurrera eraman. Ideia, ordea, ona dela iritzi dio edozein herritan martxan jartzeko. Jasokundeko eliza, San Markoko gotorlekua, Madalenaren [...]
Nafarroa etorbidean barrena, Vivar bitxi denda dago, Segundo Izpizua kalearekin izkina egiten duena. Dendako erakustokian arreta jarriz gero, erloju eta belarritakoen artean deigarria den zerbait topa daiteke: Errenteriako eskumuturrekoa. Baina zer da eskumuturreko hori? Nondik dator? Dendara sartu behar hori jakiteko.
Carlos Vivar dendako jabeak dauka galdera horren erantzuna. Bera izan zen lehena Errenteriako eskumuturrekoaren ideia biribiltzen, nahiz eta egun, herriko beste bitxi denda batzuetan ere saltzen duten. Errioxan izan zuen halako eskumuturrekoen berri. Alfaron herri horretako ikurrak zituen eskumuturrekoarekin egin zuen topo, eta pentsatu zuen ‘zergatik ez egin gauza bera Errenteria-Oreretan?’.
Herriko monumentu garrantzitsuenei argazkia atera zien, eta Alfaron eskumuturrekoak egiten zituenari pasatu zizkion, berak eskumuturrekoan irudikatu zitzan. Zenbat eskumuturreko behar zituen esan, eta 2009ko ekainean hasi zen saltzen, Madalen Jaiei begira.
Hasiera-hasieratik begi onez ikusi zuten herritarrek Vivarren ideia. Orduz geroztik asko saldu dituela esan du, baina ez du zehaztu zenbat.
Bezeroek norberarentzat zein beste norbaiti oparitzeko erosi dutela jakinarazi du: “Eskumuturreko askok herritik kanpo amaitu dute, Mallorcan, Bartzelonan, Italian…”.
Ideia ona beste herrietarako
Errenteria-Oreretarekin egin bezala, Lezo, Oiartzun eta Donibanerekin egitea zen Vivarren asmoa, baina azkenean ezin izan du aurrera eraman. Ideia, ordea, ona dela iritzi dio edozein herritan martxan jartzeko.
Jasokundeko eliza, San Markoko gotorlekua, Madalenaren baseliza, Zumardiko kioskoa, erraldoiak eta Errenteriako armarria (atzean Errenteria idatzita duela) gainean eraman nahi dituenak aukera du orain. Vivarren eskumuturreko bakoitza 69 euroan saltzen dute. Zilarrez eginda daude.

