Azagrara 7. txangoa antolatu du Gazte Izanak-ek hilaren 25erako
Zazpigarren aldiz Azagrara (Nafarroa) joango dira Gazte Izanak erretiratuen elkarteko kideak hilaren 25ean. 08:00etan aterako dira ikastolako aparkalekutik. Ordu erdi lehenago autobusa pasatuko da auzoetako bidaiariak jasotzera. Bazkideek 30 euro ordai...
Zazpigarren aldiz Azagrara (Nafarroa) joango dira Gazte Izanak erretiratuen elkarteko kideak hilaren 25ean.
08:00etan aterako dira ikastolako aparkalekutik. Ordu erdi lehenago autobusa pasatuko da auzoetako bidaiariak jasotzera.
Bazkideek 30 euro ordainduko dute bidaia, laguntzaileek 31 eta bazkide ez direnek 32.
Hilaren 11, 13, 14, 18 eta 19an eman behar dute izena interesa dutenek, 10:30etik 12:00etara, Gazte Izanak-en egoitzan.

