Amute-Kostako jaiak ostiraletik igande arte ospatuko dituzte
Hilabete pasa da Hondarribia herriko jaiez gozatzen zebiltzanetik, eta festa gogoa dute berriro, Amute-Kostako bizilagunek. Izan ere, ostiralean hasi eta igande arte, auzoko jaiak ospatuko dituzte. Haur, gazte eta helduentzako programa anitza prestatu ...
Hilabete pasa da Hondarribia herriko jaiez gozatzen zebiltzanetik, eta festa gogoa dute berriro, Amute-Kostako bizilagunek. Izan ere, ostiralean hasi eta igande arte, auzoko jaiak ospatuko dituzte. Haur, gazte eta helduentzako programa anitza prestatu dute hiru egunez, eta ostiralean arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera txupinazoarekin.
Ekitaldiak auzotar ororentzat prestatu dituzte eta guztiak dohan izango dira, larunbateko herri bazkaria izan ezik. Bazkarira joateko 8 euro ordaindu behar dira Amute-Kostako auzo elkartean. Orain dena prest dutela, prebisioen kontra, eguraldiak laguntzea besterik ez dute nahi.

