Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Alicia Mitxelena: “Emakumeok dakigu inork baino hobeto zeintzuk diren seguruak ez diren lekuak”

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak Hiri Debekatuaren Mapa programa abiatu du, emakumeentzako puntu ilunak biltzeko. Joan den astetik ikastaroak eta bisitak egiten ari dira hiriko auzoetan. Irungo Bilgune Feministak Katean eta Artian iaz eginiko tailerretan oinarria du Hiri Debekatuaren Mapa programak. Ideia hura hiri osora zabaldu du udaleko Berdintasun Sailak, eta horretarako Emakunderen diru laguntza bat jaso dute. Tailerretan Bilguneko eta Murgibe erakundeko kideak aholkuak ematen ibili dira, baita Alicia Mitxelena (Donostia, 1958) teknikaria ere. Tailerrak amaituta, Murgibek txosten bat prestatuko du, udalak puntu ilunetan zuzenketak egin ditzan. Irunen emakumeentzako seguruak ez diren guneen mapa osatzen ari zarete. Zein da helburua? Hiriak gizonaren ikuspuntutik eraikita daude, baina emakumeok geroz eta gehiago erabiltzen ditugu hiriak, ekintza publikoetan gehiago parte hartzen ari gara, eta hobetzeko gauza asko daudela pentsatu dugu. Gaur eta bihar bukatuko dira tailerrak eta bisitaldiak. Zein balorazio egiten duzu? Oso prozesu polita izaten ari da. Auzo bakoitzean tailer eta bisita bana egiten ditugu, tailerra egun batean, eta bertan jasotako puntu ilunen bisitaldia hurrengo egunean. Bisitaldian puntu ilun bakoitzarekin argazkiak egin eta fitxa bat betetzen dugu, lekuaren ezaugarriak jasotzeko, hobekuntzak egiterako orduan lagungarriak izan daitezkeenak. Azken finean hiria ezagutzeko modu bat da, baina ibiltzen ari garen lekuan atentzioa jartzen dugu, [...]

admin
Bidasoa
2011/10/05

Alicia Mitxelena

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak Hiri Debekatuaren Mapa programa abiatu du, emakumeentzako puntu ilunak biltzeko. Joan den astetik ikastaroak eta bisitak egiten ari dira hiriko auzoetan.

Irungo Bilgune Feministak Katean eta Artian iaz eginiko tailerretan oinarria du Hiri Debekatuaren Mapa programak. Ideia hura hiri osora zabaldu du udaleko Berdintasun Sailak, eta horretarako Emakunderen diru laguntza bat jaso dute. Tailerretan Bilguneko eta Murgibe erakundeko kideak aholkuak ematen ibili dira, baita Alicia Mitxelena (Donostia, 1958) teknikaria ere. Tailerrak amaituta, Murgibek txosten bat prestatuko du, udalak puntu ilunetan zuzenketak egin ditzan.

Irunen emakumeentzako seguruak ez diren guneen mapa osatzen ari zarete. Zein da helburua?
Hiriak gizonaren ikuspuntutik eraikita daude, baina emakumeok geroz eta gehiago erabiltzen ditugu hiriak, ekintza publikoetan gehiago parte hartzen ari gara, eta hobetzeko gauza asko daudela pentsatu dugu.

Gaur eta bihar bukatuko dira tailerrak eta bisitaldiak. Zein balorazio egiten duzu?
Oso prozesu polita izaten ari da. Auzo bakoitzean tailer eta bisita bana egiten ditugu, tailerra egun batean, eta bertan jasotako puntu ilunen bisitaldia hurrengo egunean. Bisitaldian puntu ilun bakoitzarekin argazkiak egin eta fitxa bat betetzen dugu, lekuaren ezaugarriak jasotzeko, hobekuntzak egiterako orduan lagungarriak izan daitezkeenak. Azken finean hiria ezagutzeko modu bat da, baina ibiltzen ari garen lekuan atentzioa jartzen dugu, eta pasatzen dugun leku bakoitzak sortarazten dizkigun sentsazioak jasotzen ditugu. Taldean konfiantza sortzen da, eta asko hitz egiten dugu hiriari buruz, hobetu daitezkeen gauzei buruz…

Metodologiak Irungo puntu ilunak zehazteko balioko du?
Baietz uste dut. Guk, emakumeok, gure begiekin kokatzen ditugu guretzako seguruak ez diren lekuak, emakumeak gara une horretan, besterik ez. Eta hori gauza ona da, inork ez baititu guk baino hobeto zehaztuko guretzako seguruak ez diren lekuak.

Datozen asteotan bildutako informazioarekin Murgibek txosten bat prestatuko du, udalerako. Txosteneko proposamenak aintzat hartuko ditu udalak?
Bai. Proiektu hau bukatuko da ondorioak jasotzen dituen txostena udalaren esku uzteko momentuan. Udaleko hainbat sail ukitzen dituen proiektua da: Lanak, Hirigintza, Udaltzaingoa eta, noski, Gizarte Ongizatea, bertatik abiatu baitzen ideia. Esan bezala, hor bukatzen da programa, baina urtarrilean Berdintasun Plan berriarekin lanean hasiko gara, eta bertan Hiri Debekatuaren Maparen ondorioak sartzeko konpromisoa dugu. Abenduan amaituko den bost urteko planak ez zuen genero hirigintzaren gaineko atalik, eta heldu denak izango du.

Txostenetik hainbat proposamen aterako dira eta, denarekin bezala, horiek aurrekontuetan sartu behar dira; horretarako borrokatu beharko dugu. Noski, puntu ilun asko aterako dira, eta horien artetik lehentasunak zehaztu beharko ditugu. Denak zuzentzeko aukerarik ez balego, garrantzitsuenak zeintzuk diren zehaztu beharko dugu.

Hiri debekatuaren mapa

Santiago Auzo Elkartean eginiko tailerreko une bat

Berdintasun Saila Irungo hainbat emakume elkarterekin elkarlanean dabil: emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzeak direla, Emakumearen Astea dela… Zer nolako garrantzia du elkarlan horrek?
Berdintasun Sailaren lana, lan teknikoa izateaz gain, emakumeen borroka ere bada, gizartean behar duten lekuaren aldeko borroka, eta emakume bakoitzaren askatasunaren aldekoa. Eta askoz gehiago lortzen da elkarrekin borrokatuz gero. Taldeak asko laguntzen du pertsona bakoitzaren arazoak konpontzen, ikuspuntu ezberdinak entzuten… Sortzen diren sareak ere garrantzitsuak dira, norberaren arazoak jasotzeko balio dutelako. Horregatik, elkarlana oso garrantzitsua da; baina beharrezkoa da ere elkarteetako kide ez diren emakumeen parte hartzea, taldean besteen sostengua izango dutelako.

Egun, emakume taldeetan adin batetik aurrerako emakumeak biltzen dira nagusiki, eta horregatik Bilgune Feministarekin elkarlanak izugarri lagundu du, gazteen ikuspuntua aportatzen dutelako. Azken finean, gazteak dira genero indarkeria, langabezia, kontziliazioa, eta antzerako arazoengatik kaltetuenak. Emakume gazte gehiago ikusi nahiko nituzke ekimen horietan.

Berdintasun Sailetik antolatzen dituzuen ekimenek laguntzen al dute irundarren kontzientzia aldatzen?
XX. mendeko 1960ko hamarkadako egoera berberean egongo bagina, esperantza galtzeko modukoa litzateke. Aldatzen ari da egoera, bai, baina gizarte mugimendu guztiak motelak dira, eta emaitzak ez dira berehalakoak izaten. Hori bai, etxeko lanen banaketa orekatua da gutxien hobetu den fenomenoa, eta hori gertatu da gizonek eman beharreko pausoa delako, etxe barruan eman behar den urratsa delako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.