Trebiñuko Biraren azken irteera antolatu dute larunbaterako
Zazpigarrena eta azkena. Larunbatean emango dute Jaizkibel Mendi Taldeko lagunek bukatutzat Trebiñuko Bira. Oraingoan Gasteizetik irten eta Arrieta mendia igoko dute, ondoren Zaldiaran, Busto eta San Migueleko tontorretatik igarotzeko. Handik Billa Okara jaitsiko dira eta bazkaria, Argantzunen egingo dute. Etapak 13,5 kilometro ditu. 07:30etik aterako da autobusa Antxotik eta ordu laurden lehenago Iztietako autobus geltokitik. Izena emateko edo informazio gehiagorako mendi taldearen egoitzara jo daiteke, bihar edo ostiralean, 20:00etatik aurrera, baita 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu ere.