Lonjarako Herri Batzordeak batzar irekia deitu du bihar arratsalderako
Lonja berria eraikitzeko lanak eragin handia izaten ari dira sanpedrotarren egunerokon. Arrandegi berria bakarrik ez, etxe berriak ere ari dira eraikitzen inguruan, eta eragozpenak ez dira txikiak. Horregatik kezka ugari sortu dira bizilagunen artean. ...
Lonja berria eraikitzeko lanak eragin handia izaten ari dira sanpedrotarren egunerokon. Arrandegi berria bakarrik ez, etxe berriak ere ari dira eraikitzen inguruan, eta eragozpenak ez dira txikiak. Horregatik kezka ugari sortu dira bizilagunen artean. Horien guztien gainean eztabaidatzeko, Lonjarako Herri Batzordeak batzarra deitu du biharko, 19:30ean, Udal Aretoan.
Lanek trafiko arazo ugari sortu dituzte. Velaskoko lanek estutu dute San Pedrora errepidez iristeko dagoen bide bakarra. Horrez gain, lonjara doazen kamioiak hirugunetik pasatzen dira, behin behineko Arrandegirako sarrera bertan kokatu dutelako.
Trafikoaz gain, aparkalekua, egoiliarrentzako baimenak, merkataritza, usainak eta zarata… askotarikoak dira kexak eta horien gaineko iritziak. Horregatik deitu dute batzarran parte hartzera «denon artean bizilagunen iritzia finkatzeko».