La Herrera Herrira: “Ez da eztabaidatzeko unea”
Kanpo kaia eta kaiko Herreraren biziberritzea hartuko dute hizpide bihar Batzar Nagusietan, EAJk gaiaren gainean aurkeztutako proposamen baten harira. Horren aurrean La Herrera Herrira Herri Batzordeak prentsa oharra helarazi du “ez dela eztabaid...
Kanpo kaia eta kaiko Herreraren biziberritzea hartuko dute hizpide bihar Batzar Nagusietan, EAJk gaiaren gainean aurkeztutako proposamen baten harira. Horren aurrean La Herrera Herrira Herri Batzordeak prentsa oharra helarazi du “ez dela eztabaidarako unea” argudiatuz. Herritarren plataformatik gogoratu dutenez, herritarrek aspaldi ekin zioten eztabaidari eta dagoeneko erabaki dute zer nahi dute eremurako. Herritarrek landutako proposamena bere egin dezaten eta 2012ko aurrekontuetatik biziberritzerako diru partidak aurreikusi ditzatela eskatu dute.