Kaiko Herreran aurki bukatuko dituzte eraiste lanak
Kaiko Herreran, iparraldeko eremuan, bukatzear dira eraiste lanak. Hala iragarri du Jaizkibiak. Zehaztu dutenez, hilaren bukaerarako bukatuko dute pabilioi zaharrak botatzen, eta ondoren, aparkalekua eta jolas parkea eraikitzeari ekingo diote. Aparkalekurako eta jolas parkerako proiektuak bukatuta daudela esan dute. Eraikiko duten aparkalekuak 176 plaza izango ditu, eta jolas parkeak 1.500 metro koadro. Euskadi Etorbidea, Gomistegiko biribilgunea eta Ziriza arteko eremuan eraikiko dituzte biak. Udal zerbitzuak, Donibanera Hilaren 14ra bitartean, hondakinak jasotzen ariko dira, eta hilaren 17ko astean orain arte udalak erabiltzen zuen pabilioi botatzeari ekingo diote. Bertan zeuden zerbitzuak Nabalaldean kokatu ditu udalak, Donibanen. Azken pabilioi hau botata, lau eraikin baino ez dira geratuko Kaiko Herreraren iparraldeko eremuan: Ziriza, Postetxea, Azoka eta Alkateordetza. Horiez gain Portu Agintaritzaren hiru pabilioi mantenduko dituzte.
Kaiko Herreran, iparraldeko eremuan, bukatzear dira eraiste lanak. Hala iragarri du Jaizkibiak. Zehaztu dutenez, hilaren bukaerarako bukatuko dute pabilioi zaharrak botatzen, eta ondoren, aparkalekua eta jolas parkea eraikitzeari ekingo diote.
Aparkalekurako eta jolas parkerako proiektuak bukatuta daudela esan dute. Eraikiko duten aparkalekuak 176 plaza izango ditu, eta jolas parkeak 1.500 metro koadro. Euskadi Etorbidea, Gomistegiko biribilgunea eta Ziriza arteko eremuan eraikiko dituzte biak.
Udal zerbitzuak, Donibanera
Hilaren 14ra bitartean, hondakinak jasotzen ariko dira, eta hilaren 17ko astean orain arte udalak erabiltzen zuen pabilioi botatzeari ekingo diote. Bertan zeuden zerbitzuak Nabalaldean kokatu ditu udalak, Donibanen.
Azken pabilioi hau botata, lau eraikin baino ez dira geratuko Kaiko Herreraren iparraldeko eremuan: Ziriza, Postetxea, Azoka eta Alkateordetza. Horiez gain Portu Agintaritzaren hiru pabilioi mantenduko dituzte.