Jaizkibelgo itsasertzetik ibilaldia antolatu du Itsas Mendik iganderako
Jaizkibelgo itsasertzeko txoko ezkutuenak ezagutarazteko asmoz, ikus-entzunezko baten emanaldia antolatu zuen lehengo astean Donibaneko Itsas Mendik eta aste honetan ibilaldi batekin osatu nahi du jarduera. Hondarribiko Paradoretik hasita, Leutako baserritik pasatu eta Erentzin Portuko gainetik ibilaldia antolatu dute. Handik Labetxu eta Ixkirora joango dira. Tximistakurratuako hondartzatik abiatu eta Akerregiko bretxa gainditu eta gero, Azabaratzaraino jaitsiko dira. Azabaratzatik kantinara igo, eta handik igarota Bonasaitzara joango dira, itsasertzetik berriro Atalaira jaisteko. Donibaneko plazan bukatuko da ibilaldia. Irteera 08:00etan da, Meipitik. Paradoreraino autobusez igoko dira. Ez da ordaindu behar ezta izena eman beharrik.
Jaizkibelgo itsasertzeko txoko ezkutuenak ezagutarazteko asmoz, ikus-entzunezko baten emanaldia antolatu zuen lehengo astean Donibaneko Itsas Mendik eta aste honetan ibilaldi batekin osatu nahi du jarduera. Hondarribiko Paradoretik hasita, Leutako baserritik pasatu eta Erentzin Portuko gainetik ibilaldia antolatu dute. Handik Labetxu eta Ixkirora joango dira. Tximistakurratuako hondartzatik abiatu eta Akerregiko bretxa gainditu eta gero, Azabaratzaraino jaitsiko dira. Azabaratzatik kantinara igo, eta handik igarota Bonasaitzara joango dira, itsasertzetik berriro Atalaira jaisteko. Donibaneko plazan bukatuko da ibilaldia.
Irteera 08:00etan da, Meipitik. Paradoreraino autobusez igoko dira. Ez da ordaindu behar ezta izena eman beharrik.