Gpuntuko final zortzirenetako azken saioa Irunen egingo dute, igandean
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako zazpigarren eta azken saioa Irungo Amaia Kultur Zentroan jokatuko da igandean, hilaren 9an, 17:30etik aurrera. Final-zortzirenetako azken saioa izango da eta, hortaz, saioaren ostean ezagutuko dugu final-laurdenetara pasako diren 24 bertsolarien zerrenda. Irunen lehiatuko diren betsolariak honako hauek izango dira: Iñaki Zelaia, Alaia Martin, Haritz Casabal, Urko Egaña, Manex Mujika eta Asier Sasieta. Egoitz Aizpuru arituko da gai jartzaile lanetan. Saioa antolatzeko laguntza emango du Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak. Saiorako sarrerak salgai daude jada gpuntua.com helbidean, eta txapelketari buruzko informazio guztia ere bertan aurkituko duzue (sailkapenak, saioak, parte-hartzaileak…).
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako zazpigarren eta azken saioa Irungo Amaia Kultur Zentroan jokatuko da igandean, hilaren 9an, 17:30etik aurrera. Final-zortzirenetako azken saioa izango da eta, hortaz, saioaren ostean ezagutuko dugu final-laurdenetara pasako diren 24 bertsolarien zerrenda. Irunen lehiatuko diren betsolariak honako hauek izango dira: Iñaki Zelaia, Alaia Martin, Haritz Casabal, Urko Egaña, Manex Mujika eta Asier Sasieta. Egoitz Aizpuru arituko da gai jartzaile lanetan.
Saioa antolatzeko laguntza emango du Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak.
Saiorako sarrerak salgai daude jada gpuntua.com helbidean, eta txapelketari buruzko informazio guztia ere bertan aurkituko duzue (sailkapenak, saioak, parte-hartzaileak…).