San Markoko zabortegia hartuko dute hizpide biharko udalbatzarrean
Mamitsua aurreikusten da bihar, 19:30etik aurrera, Donibaneko Arizabalo Jauregian izango den udalbatzarra. Hiru mozio ageri dira gai zerrendan: PPk aurkeztutakoa bata, ETA gaitzesteari buruzkoa; EBk aurkeztutako bestea, diru sarrerak bermatzeko legeari...
Mamitsua aurreikusten da bihar, 19:30etik aurrera, Donibaneko Arizabalo Jauregian izango den udalbatzarra. Hiru mozio ageri dira gai zerrendan: PPk aurkeztutakoa bata, ETA gaitzesteari buruzkoa; EBk aurkeztutako bestea, diru sarrerak bermatzeko legeari dagokiona, eta azkenik San markoko zabortegiaren gainekoa. Azken honen gainean eztabaida luzea espero da, hiru taldek aurkeztu dituztelako testu alternatiboak; Bilduk, EBk, eta PSE-EEk.
Ordutegia berriro hizpide
Udalbatzarrak noiz egin berriro eztabaidatuko dute bihar. Udal Araudi Organikoa behin betiko onartzea proposatuko du gobernu taldeak, eta eztabaida horretan talde bakoitzak plenoak goizez ala arratsaldez nahi dituen agertu beharko du.