Zazpi hilabeteko espetxe zigorra jarri diote auto gidari bati kokaina eta marihuana kontsumitu eta Irunen autoarekin emakume bat harrapatzeagatik.
Emakumeen Bigarren Mailan, oiartzuarrek euren nagusitasuna erakutsi zuten asteburuan: 5-0 irabazi zioten Eibarri. Superligatik jaitsi berrian den taldea izan arren, oiartzuarrak ez ziren kikildu. Patricia, Olatz, Alazne, Nahia eta Nerea izan ziren gole...
Mamitsua aurreikusten da bihar, 19:30etik aurrera, Donibaneko Arizabalo Jauregian izango den udalbatzarra. Hiru mozio ageri dira gai zerrendan: PPk aurkeztutakoa bata, ETA gaitzesteari buruzkoa; EBk aurkeztutako bestea, diru sarrerak bermatzeko legeari...
Kosta zaio baino lortu dute. 3-0 irabazi dio Trintxerpek Hondarribiri, denboraldia abiatuz geroztik hiru puntuak lehenbizikoz poltsikoratuz. Katxak sartu zuen lehen gola, eta beste biak Alexek, biak bi minutuko aldearekin.
Illunbe klubaren zuzendaritza berritu dute. Lehengo ostiralean egin zuten batzarra, eta bazkideek hala erabakita Toño Vazquez izango da aurrerantzean presidentea, Txomin Perez lehendakari ordea eta Fran Berra idazkaria.
Denboraldia duela bi asteburu hasi arren, Ereintzak ezin izan zuen partidarik jokatu kontrarioa ez zelako agertu (desagertuta baitago Arrate taldea), eta larunbatean izan zuen estreinako partida. Ez zuen hutsik egin, eta 26-28 gailendu zitzaion Egia Es...
Krisiaren ondorioen aurka eta enpleguaren alde Martxan jarri goiburuko kanpaina abiatu zuen Euskadiko CCOO sindikatuak irailean. Dagoeneko Araban eta Bizkaian hasi dira martxak egiten, eta bihar egingo dute Gipuzkoako lehenengoa, Irunen. Unai Sordo CCOOeko Euskadiko idazkari nagusia Irunen egon zen atzo, kanpainaren berri emateko. Martxan jarri kanpainarekin langileei krisiaren aurkako proposamenak helarazi nahi dietela adierazi zuen Sordok. CCOOeko arduradunaren esanetan «datozen hilabeteetan egoera izugarri konplexua biziko dugu», eta egoerari ematen ari zaion «erantzuna nahikoa ez delako» kexu agertu zen. Langabezia tasa haziko dela iragarri du Sordok, eta dei egin die politikoei, enpresariei eta sindikatuei irtenbideak elkarrekin zehazteko. «Bilatu ditzagun elkarrizketarako guneak, bakoitzak dituen proposamenak komunean jartzeko», esan zuen Enpleguaren Akordioa Irun aukeratu du Gipuzkoako CCOO sindikatuak «martxan jartzeko». Patxi Cornejo CCOOek Bidasoaldean duen ordezkariak azaldu duenez hiriko langabezi tasa dela-eta erabaki dute herrialdeko lehen martxa Irunen egitea. Cornejok Enpleguaren aldeko Akordioa berreskuratzeko eskatu zien eskualdeko erakundeei, «kalitatezko enpleguaren alde lan egin ahal izateko». Biharko martxa Porcelanaseko biribilgunetik abiatuko da, 09:30ean, eta Arretxekoaz gain, hiriko beste industriagune batzuk zeharkatuko ditu. Udaletxean bukatuko da, eguerdi aldera.
Munibek ezin izan zuen ezer egin larunbateko Beti Ona indartsuaren kontra: 4-0 nagusitu zen Errenteria-Oreretako taldea. Hiru puntu horiei esker, sailkapen nagusiko hirugarren postuan mantentzen da, eta guztira, hamar puntu batu ditu. Touringek ere pun...
Maila ezberdinetan, baina garaipena eskuratu dute areto futbolean aritzen diren herriko bi taldeek, denboraldiko lehen partidan. Gipuzkoako Lehenengo Mailan Oiartzunek 3-0 irabazi zion Laskorain Ikastolari. Gipuzkoako Bigarren Mailan, berriz, partida l...
Itzulpengintza ataleko Euskadi Literatur Saria irabazi du Karlos Zabala irundarrak, Ivo Andritx bosniarraren Zubi bat Drinaren gainean (Na Drini cúprija) eleberriaren itzulpenarengatik. Alberdaniak eta Elkarrek argitaratu zuten iaz. Zabalak bigarrenez irabazi du Euskadi Literatur Saria, biak itzulpengintzan. 2005ean Parisen sabela liburuarengatik saritu zuten —Emile Zolaren Le ventre de Paris-en itzulpena—.
Ohorezko Erregional Mailako mutilen taldeak 0-2 hartu zuen azpian Aretxabaleta asteburuan. Pablo Gaztelumendi eta Beñat Ezponda izan ziren golegileak. Mailako talderen zailenetakoa da Aretxabaletan, baina oiartzuarrek bere kontra eta etxetik kanpo jok...
Puntu bakarrarekin konformatu behar, eta pozik, Jonek luzapenean lortu baitzuen Pasaiaren gol bakarra. Bana berdindu zuen Pasaiak Anaitasunarekin larunbatean, eta honenbestez sailkapenaren lidergoa galdu du. Hala ere, puntutan berdinduta dago oraingo l...
Erakusketa berria jarri dute Petra Lekuona zaharren egoitzan. Julioren lanak ikusi ahal izango dituzte hurbiltzen direnek: zeramikaz eta beiraz egindako erlojuak egiten ditu. Ordutegia, honakoa, astelehenetik igandera: 9:30-13:00 eta 16:00-20:00.
Lehengo larunbatean Euskal Herri osoko emakume arraunlariak Donibanen izan ziren. Urtean behin egiten dute topaketa emakumeek eta aurten sanjuandarrei egokitu zaie antolakuntza. Jolasean eman zuten goiza, eta ondoren Yolan bazkaldu. Arratsaldean berriz, triki poteoan aritu ziren plazan hasi eta Meipiraino. Datorren urteko topaketaren antolakuntza Oriori dagokio, eta lekukoa, kasu honetan estropua, hainen eskuan da, zinta horia noiz zintzilikatuko.
Abaraxka ludotekak matrikula epea ireki du. Aste honetatik aurrera, ikasturtean zehar ludoteka zerbitzua erabili nahi duten LHko ikasle oiartzuarrek izena emateko aukera dute Gazte Informazio Bulegoan (Mendiburu kalea, 5; 943 491105 telefono zenbakian ...
Emakumeak: aldaketarako indarra India eta munduan hitzaldia antolatu dute etziko. Udayani Indiano gobernuko kanpoko erakundeko zuzendaria eta Garaipen emakume elkarteko kidea izango da hizlaria, eta batik bat, genero berdintasuna lortzeko bidean hegoal...