Enpleguaren aldeko martxa antolatu du CCOOek asteazkenerako
Krisiaren ondorioen aurka eta enpleguaren alde Martxan jarri goiburuko kanpaina abiatu zuen Euskadiko CCOO sindikatuak irailean. Dagoeneko Araban eta Bizkaian hasi dira martxak egiten, eta bihar egingo dute Gipuzkoako lehenengoa, Irunen. Unai Sordo CCOOeko Euskadiko idazkari nagusia Irunen egon zen atzo, kanpainaren berri emateko. Martxan jarri kanpainarekin langileei krisiaren aurkako proposamenak helarazi nahi dietela adierazi zuen Sordok. CCOOeko arduradunaren esanetan «datozen hilabeteetan egoera izugarri konplexua biziko dugu», eta egoerari ematen ari zaion «erantzuna nahikoa ez delako» kexu agertu zen. Langabezia tasa haziko dela iragarri du Sordok, eta dei egin die politikoei, enpresariei eta sindikatuei irtenbideak elkarrekin zehazteko. «Bilatu ditzagun elkarrizketarako guneak, bakoitzak dituen proposamenak komunean jartzeko», esan zuen Enpleguaren Akordioa Irun aukeratu du Gipuzkoako CCOO sindikatuak «martxan jartzeko». Patxi Cornejo CCOOek Bidasoaldean duen ordezkariak azaldu duenez hiriko langabezi tasa dela-eta erabaki dute herrialdeko lehen martxa Irunen egitea. Cornejok Enpleguaren aldeko Akordioa berreskuratzeko eskatu zien eskualdeko erakundeei, «kalitatezko enpleguaren alde lan egin ahal izateko». Biharko martxa Porcelanaseko biribilgunetik abiatuko da, 09:30ean, eta Arretxekoaz gain, hiriko beste industriagune batzuk zeharkatuko ditu. Udaletxean bukatuko da, eguerdi aldera.
Krisiaren ondorioen aurka eta enpleguaren alde Martxan jarri goiburuko kanpaina abiatu zuen Euskadiko CCOO sindikatuak irailean. Dagoeneko Araban eta Bizkaian hasi dira martxak egiten, eta bihar egingo dute Gipuzkoako lehenengoa, Irunen. Unai Sordo CCOOeko Euskadiko idazkari nagusia Irunen egon zen atzo, kanpainaren berri emateko. Martxan jarri kanpainarekin langileei krisiaren aurkako proposamenak helarazi nahi dietela adierazi zuen Sordok.
CCOOeko arduradunaren esanetan «datozen hilabeteetan egoera izugarri konplexua biziko dugu», eta egoerari ematen ari zaion «erantzuna nahikoa ez delako» kexu agertu zen. Langabezia tasa haziko dela iragarri du Sordok, eta dei egin die politikoei, enpresariei eta sindikatuei irtenbideak elkarrekin zehazteko. «Bilatu ditzagun elkarrizketarako guneak, bakoitzak dituen proposamenak komunean jartzeko», esan zuen
Enpleguaren Akordioa
Irun aukeratu du Gipuzkoako CCOO sindikatuak «martxan jartzeko». Patxi Cornejo CCOOek Bidasoaldean duen ordezkariak azaldu duenez hiriko langabezi tasa dela-eta erabaki dute herrialdeko lehen martxa Irunen egitea. Cornejok Enpleguaren aldeko Akordioa berreskuratzeko eskatu zien eskualdeko erakundeei, «kalitatezko enpleguaren alde lan egin ahal izateko».
Biharko martxa Porcelanaseko biribilgunetik abiatuko da, 09:30ean, eta Arretxekoaz gain, hiriko beste industriagune batzuk zeharkatuko ditu. Udaletxean bukatuko da, eguerdi aldera.