Beti Onaren gol festa
Munibek ezin izan zuen ezer egin larunbateko Beti Ona indartsuaren kontra: 4-0 nagusitu zen Errenteria-Oreretako taldea. Hiru puntu horiei esker, sailkapen nagusiko hirugarren postuan mantentzen da, eta guztira, hamar puntu batu ditu. Touringek ere pun...
Munibek ezin izan zuen ezer egin larunbateko Beti Ona indartsuaren kontra: 4-0 nagusitu zen Errenteria-Oreretako taldea. Hiru puntu horiei esker, sailkapen nagusiko hirugarren postuan mantentzen da, eta guztira, hamar puntu batu ditu.
Touringek ere puntu garrantzitsua lortu zuen Tolosa Bren kontra, etxetik kanpoko lehia zela eta tolosarrek aurreko lehia 1-5 irabazi zutela kontuan hartuta. Azkenean bana amaitu zen lehia. Sailkapen nagusiko erdialdean mantentzen da Touring zazpigarren postuan, zazpi punturekin.
Datorren asteburuan, lehia zailak izango dituzte bi taldeek: Beti Onak liderraren zelaira joan beharko du Ostadarri aurre egitera. Touringek, berriz, bigarren sailkatua hartuko du etxean: Astigarragako Mundarro.